Debako Antzerki Astea 2024

Debako Antzerki Astea 2024

Gertaeraren datuak

Antolatu du

deba.eus

Noiz

24/05/2024-etik 02/06/2024-era

Aurtengoa jaialdiaren XXXVII. edizioa izango da eta guztira 9 antzezlan jasotzen ditu egitarauak, herritar ororen gozamenerako. Antzezlanetarako sarrerak dagoeneko salgai daude esteka honetan. Maiatzaren 24tik ekainaren 2ra bitartean, Deba euskal antzerkiaren agertoki bilakatuko da, Antzerki Astearen XXXVII. edizioaren ospakizunarekin. Goaz antzerki taldeak antolatuta, urtez urte, hitzordu garrantzitsua bilakatu da Antzerki Astea Deban zein debarren artean. Aurtengo jaialdiak 9 antzezlan desberdin jasoko ditu, umorea, drama edota misterioa oinarri hartuta, ikusle ororen gozamenerako. Iaz bezala, talde amateurrek ere hartuko dute parte, kasu honetan, Lezo eta Bergarakoak. Horrez gain, aurten lehen aldiz, herriko antzerki ikastaroko gazteek antzezlan bat eskainiko dute: Lasturko jauregia. Antzezlan ia gehienak Ispiluen Gelan eskainiko dira, baina badira bi espazio horretatik kanpo egingo direnak, Plaza Zaharrean bata eta Itziarko Burugorri ostatuan bestea. Ohikoa denez, antzerki guztiak izango dira euskaraz, Debako hizkuntza ama baita talde antolatzailearen jardunaren oinarri. Antzezlan batzuk doakoak izango dira, eta beste batzuentzat aurrez sarrera eskuratu beharko da, ondorengo estekan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak