Ostalaritza guneentzako diru-laguntza deialdiaren oinarriak kaleratu ditu Udalak

Covid19-aren eraginez bizi dugun osasun krisialdiak, krisialdi ekonomikoa ere ekarri du. Bete-betean eragin dio herri merkataritzari eta ostalaritzari. Taberna, kafetegi eta gainerako ostatuei begirako presazko diru-laguntza iragarri zuen joan den astean Usurbilgo Udalak. Oinarriak ostiral goiz honetan kaleratu berri ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak.