"Truffauten 88 urteak" zinema zikloa: "La femme d?à côté"

"Truffauten 88 urteak" zinema zikloa: "La femme d?à côté"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbaoarte.org

Non

BilbaoArte

Noiz

07/12/2020

François Truffaut zuzendariari eskainitako zinema zikloa. Jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin. Zikloan 12 film proiektatuko dira astelehen eta ostiraletan (bi emanaldi). Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik erreserbatuta, telefono bidez (Tel. : 94 415 50 97), proiekzioaren egun berean, 9:00etatik aurrera eta saioa hasi baino ordubete lehenago arte. Pertsona bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea. La femme d’à côtéHerri txiki batean, Grenobletik gertu, Mathilde Bauchardek Bernard Coudray aurkitzen du bere auzo berrian, zeinekin maitasun abentura bat izan zuen. Bietako inork ez zuen espero berriro topo egitea. Ezkonduta egon arren, haien arteko topaketek grina zaharrak pizten dituzte, eta ezin dute sahiestu berriro ere erromantze bat bizitzea. François Truffauten azkenaurreko errealizazioa da film hau. Berriro ere, muturreko egoeretan maitasunaren gaia jorratzen du zuzendariak. La mujer de al lado, Jules y Jim bere film arrakastatsuaren berrikuspena ere bada, non pasioa bere konplexutasun osoan ikertzen den. Jatorrizko izenburua: La femme d’à côté
Zuzendaritza: François Truffaut
Gidoia: François Truffaut, Suzanne Schiffman, Jean Aurel
Musika: Georges Delerue
Argazkigintza: William Lubtchansky
Protagonistak: Gérard Depardieu, Fanny Ardant, Henri Garcin, Michèle Baumgartner, Roger Van Hool

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak