Eleizetan 2024: Sarrabete

Eleizetan 2024: Sarrabete

Gertaeraren datuak

Antolatu du

amorebieta-etxano.eus

Non

San Miguel de Bernagoitia

Noiz

08/09/2024

2024ko Eleizetan kontzertu zikloaren barne. Sarrabete proiektua aspalditik zebilen taldekideen buruan bueltaka, baina 2020 hasieran gauzatu zen. Gaur egungo panoraman oso presentzia txikia duen euskal folklorearen tresna berreskuratu nahi zuten: zarrabetea. Soinu berri bat sortu nahi zuten, eta, horregatik, errepertorio tradizionalaz gain, sorkuntza berriak lantzen hasi ziren, soinu garaikideago batekin, iragana eta oraina nahasten zituzten abesti sorta batekin.

Kideak:


- Irati Bilbao (Ahotsa)
- Gorka Bravo Barreiro (Zarrabete – Zanfoa)
- Pablo Bueno (gitarra eta buzuki)
- Nerea Quincoces (Perkusioa)
- Jordi Arcusa I Pla (Baxu elektrikoa) Doako autobusa: San Migel kalea (Osasun Zentroa), 18:00

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak