"La zanja"

"La zanja"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

hondarribia.eus

Non

Itsas Etxea Auditoriuma

Noiz

14/02/2020

Miquel, meatzeen sektoreko multinazional bateko teknikaria, konpainiak Hego Amerikan duen ustiapen batera iritsi da. Alfredo, alkatea eta komunitatea zain ditu. Bi mundu eta bizitza ulertzeko bi modu parez pare aurkitzen dira. Meatzea ezartzearen ondorioek, aukerek eta anbizioek herriaren etorkizuna eta herritarren arteko harremanak baldin­tzatuko dituzte. Titzina konpainiak 16 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du “Folie à deux. Sueños de psiquiátrico”, “Entrañas”, “Exitus” edota “Distancia siete minutos” bezalako obrekin; oraingo honetan lan berria aurkeztera dator, ikerketa eta kazetaritza antropologikoko lanaren emaitza gisa. Pizarro aurkitzailearen eta Atahualpa azken errege inkaren arteko topaketaren kronikak ditu oinarri, eta mendebaldeko multinazionalen eta Peruko komunitate natiboen arteko meatze gatazkak abiapuntutzat hartuta, kultura sustrai eta arbasoei buruz hitz egingo digute, Amerika eta Europa arteko harremanari buruz. Umore eta emozioz betetako trama dinamikoa da, eta gizakiengandik gehienen nabarmendu beharrekoa taularatzen du ikuspuntu komiko, ironiko eta tragikotik. - Dramaturgia, Zuzendaritza: Diego Lorca, Pako Merino
- Aktoreak: Diego Lorca, Pako Merino
- Soinu eta musika diseinua: Jonatan Bernabeu
- Musika konposizioa: Jonatan Bernabeu
- Argiztapen diseinua: Albert Anglada, Diego Lorca
- Eszenografia eraikitzea: Núria Espinach, Escenograes Castells
- Eszenografia diseinua: Titzina Teatro
- Jantziak: Núria EspinachInformazio gehiago: Titzina Teatro

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak