UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika" (online)

UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika" (online)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ueu.eus

Non

Online

Noiz

09/07/2020-etik 10/07/2020-era

UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan. Uda Ikastaro hau online zuzenean da, baina nahi izanez gero, PRESENTZIAL egiteko aukera dago. Ikastaroa presentzialki egin nahi bazenu, sakatu PRESENTZIAL gainean Ikastaroaren fitxan sartzeko. Ahozkotasuna Euskara ikasgaian landu ohi da berariaz, baina ahozko komunikazioa edozein ikasgaitan ageri da ikasgelan, edo, garrantzizkoago izan daitekeena, ikasgelatik kanpoko harremanetan. Ahozkotasuna eskolan irakats daiteke? Noiz, nola? Ahozkoa lantzeko proposamen didaktikorik bada? Nola eragiten du testuinguru soziolinguistikoak ikasle gazteengan? Gazteek pentsatzen edo sentitzen dutena euskaraz adierazteko aski baliabide ba al dute eskura?Hezkuntza Arautuan ahozkotasunaren didaktikan aritzeko hainbat modu daude; ikastaroan hainbat ikuspegi desberdin aurkeztu eta kontrastatuko ditugu. Gainera, ahozkotasunak gazteen hezkuntzan dituen hainbat aje eta erronka aztertuko dituen gogoeta batek ilustratuko gaitu. Ahozkotasuna eguneroko solasean bizi da, egunerokoaren isla diren ahozko kultur sorkuntzetan esate baterako. Ahozko kultur sorkuntza lantzea, egitea eta gozaraztea bada ikasleak ahozko komunikazioan trebatzeko eta zaletzeko manera; ahozko komunikaziorako baliabidez jabetzeko modua. Baina antzerki, bertso, ipuin edo kantagintzaren didaktika emoziozko eta gozamenezko hezkuntza bidea da, ez arauzkoa. Gurean baditugu ahozko kultur sorkuntzen heziketan arrakasta duten esperientzia didaktikoak; batzuk biziki garatuak, bestetzuk potentzialitate handikoak. Horiek ezagutaraziko ditugu ikastaroan, ahozkotasunaren didaktikaren osagarri; edo zurkaitz, hautatzen den talaiaren arabera. Helburuak

Ahozkotasuna ikastetxean lantzeko ereduak ezagutaraztea eta kontrastatzea.

Hainbat ahozko kultur sorkuntzen didaktikaren berri ematea.

Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktikaren lekua eta balioak aldarrikatzea Hezkuntzan. Jarduera nori zuzenduta- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorraEGITARAUA2020-07-09 

AHOZKO KULTUR SORKUNTZEN DIDAKTIKA 08:45 - 09:00

“Erregistroa eta dokumentazio-banaketa“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

- Karlos Aizpurua Etxarte Bertsozale Elkartea - Ikerkuntza eragilea 09:00 - 09:45

“Antzerkiaren didaktika edo nola irakatsi antzerkia Hezkuntza Arautuan“

- Arantxa Hirigoyen Iriarte Axut Antzerki Konpainiako - Arduradun pedagogikoa 09:45 - 10:00

Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz) 10:00 - 10:45

“Kantagintzaren didaktika edo nola irakatsi kantagintza Hezkuntza Arautuan“ 

- Gotzon Barandiaran Arteaga Bertsozale Elkartea - Kultur eragilea 10:45 - 11:00

Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz) 11:00 - 11:30

Geldiunea 11:30 - 12:15

“Bertsolaritzaren didaktika edo nola irakatsi bertsolaritza Hezkuntza Arautuan. Mikel Artola Izagirre“ 

- Mikel Artola Izagirre Bertsozale Elkartea - Hezkuntza eragilea eta ikertzailea 12:15 - 12:30

Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz) 12:30 - 13:30

Mahai ingurua: “Ahozko kultur sorkuntza Hezkuntza Arautuan“ 

- Karlos Aizpurua Etxarte Bertsozale Elkartea - Ikerkuntza eragilea (Moderatzailea)
- Arantxa Hirigoyen Iriarte Axut Antzerki Konpainiako - Arduradun pedagogikoa
- Gotzon Barandiaran Arteaga Bertsozale Elkartea - Kultur eragilea
- Mikel Artola Izagirre Bertsozale Elkartea - Hezkuntza eragilea eta ikertzailea 13:30 - 14:00

“Klownklusioak. Beatriz Egizabal Ollokiegi“

- Beatriz Egizabal Ollokiegi Kontukantoi2020-07-10

AHOZKOTASUNAREN DIDAKTIKA 08:45 - 09:00

“Aurkezpena “Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena 

- Karlos Aizpurua Etxarte Bertsozale Elkartea - Ikerkuntza eragilea 09:00 - 09:40

“Ahozko komunikazioan eragiteko aukerak aztertzen Hezkuntza Arautuan“ 

- Olatz Bengoetxea Manterola Soziolinguistika Klusterreko - Teknikaria 09:40 - 09:55

Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz) 09:55 - 10:35

“Ahozkotasunaren didaktika: irakaslea ardatz Aroa Murciano Eizagirre “

- Aroa Murciano Eizagirre EHU - irakasle eta ikertzailea 10:35 - 10:50

Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz) 10:50 - 11:15

Geldiunea 11:15 - 11:55

“Didaktizismotik konplexutasunera: ahozkotasunera hurbiltzen kultura herrikoien ikuspegitik. Ainhoa Ezeiza Ramos“

- Ainhoa Ezeiza Ramos EHU - irakasle eta ikertzailea 11:55 - 12:10

Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz) 12:10 - 12:50

“Gazteak, eskola eta ahozkotasuna“

- jose Ramon Garcia Garmendia EHUko irakasle erretiratua - irakasle erretiratua eta ikertzailea. Ahozkotasunean aditua 12:50 - 13:05

Parte-hartze irekia (txatez, ahoz, mikrofonoz) 13:05 - 14:00

Mahai ingurua: “Ahozkotasuna Hezkuntza Araututik egunerokora. Aroa Murciano Eizagirre, Ainhoa Ezeiza Ramos eta Joxerra Garzia Garmendia. “

- Karlos Aizpurua Etxarte Gipuzkoako Bertsozale Elkartea - Hezkuntza eragilea (Moderatzailea)
- Aroa Murciano Eizagirre EHU - irakasle eta ikertzailea
- Ainhoa Ezeiza Ramos Gipuzkoako Bertsozale Elkartea - Hezkuntza eragilea
- jose Ramon Garcia Garmendia EHUko irakasle erretiratua - irakasle erretiratua eta ikertzailea. Ahozkotasunean aditua

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak