"Eder Aurre, moda diseinatzailea: Ustekabeko bira gidoian, nire bizitza helmuga bakar bihurtu zuena"

"Eder Aurre, moda diseinatzailea: Ustekabeko bira gidoian, nire bizitza helmuga bakar bihurtu zuena"

Gertaeraren datuak

Non

Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Gela didaktikoa eta biltegiak

Noiz

08/10/2024

"Euskal Abertzaletasunaren Museoko Gazte ekintzaileak atalaren barruan, aurten Eder Aurre moda diseinatzailea izango dugu gurekin. Eder Aurre Bilbon jaio zen 1993. urtean. Oso txikia zenetik ditu moda munduarekiko kezkak. Modaren munduari buruzko jakin-mina piztu zion amaren moda-aldizkariekiko zaletasunak. Patroigintza eta diseinu ikasketak hasi zituen Ederrek, eta moda master batekin osatu zuen. Aurrerago, Londresko Central Sain’t Martins-en ikasten jarraitu zuen.

Behin etapa akademikoa bukatuta, hainbat markek kontratatu zuten Eder Aurre hainbat urtez. Bere lehen bildumarekin “Creamoda” saria lortu zuen, proiektu berri eta interesgarriei ateak ireki zizkien nazioarteko lehiaketa, hala nola: “GetxoModa” saria, euskal diseinatzaile gazte onenaren saria, “diseinatzaile nazional gazte onenaren” saria eta Assembly Graz-en (Austria) bilduma onenaren saria. Haren diseinuek alfonbra gorriak, zinema jaialdiak eta Europa erdiko ekitaldiak zapaldu dituzte, baita Eitb-ko kanpaikadak ere. Bere atelierretik izen handiko pertsonaiak pasatu dira, hala nola, Nieves Alvarez, Estibaliz Urresola, Ane Ibarzabal, África Baeta. . . etab. Sortzeko eta diseinatzeko orduan, marra araztuekiko, kolorearekiko eta forma arkitektonikoekiko grina nabarmentzen da. Elementu horiek bere estilo eta identitate pertsonalaren parte dira: ezkontzen mundura bideratutako neurriko jantziak lantzen dituen enpresa, baita emaztegaiak eta gonbidatuak ere. "

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak