"Gazte Artea Ezkerraldean 2020" erakusketa

"Gazte Artea Ezkerraldean 2020" erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

barakaldo.eus

Non

Gazte Bulegoa

Noiz

02/10/2020-etik 29/10/2020-era

Ezkerraldeko 4 udalerriek, Barakaldok, Sestaok, Portugaletek eta Santurtzik, eta Bizkaiko Foru Aldundiak bat egin dute berriro Gazte Artea Ezkerraldean ekimenarekin. Proposamen artistiko horrek lau udalerrietako artista gazteak sustatu eta ikusarazi nahi ditu. Programaren zortzigarren edizioa da hau, eta oraingoan, Barakaldo da udalerri anfitrioia.  Hala, San Juan kaleko Gazte Bulegoan lau artisten erakusketa dago:  Adrián Piedra Rodríguez (Barakaldo), Ander Cerrato Villalba (Santurtzi), Beatriz Vicente Diez (Sestao) eta María Trejo Calderón (Potugalete). Erakusketa Barakaldon bisitatu ahal izango da urriaren 29ra arte, azaroaren 2tik 21era arte Santurtzin, Mamariga Kultur Gunean; azaroaren 23tik abenduaren 21era arte Sestaoko Udal Musika Eskolan eta 2021eko urtarrilaren 4tik 30era arte Portugaleteko Gazte Gelan. Zortzigarren edizio honetako artistak hauek dira:-  ADRIÁN PIEDRA RODRÍGUEZ (Barakaldo). Argazkigintza eta elektrografia digitala
-  ANDER CERRATO VILLALBA (Santurtzi). Argazkigintza erakusketa bikoitz analogikoan
- BEATRIZ VICENTE DIEZ (Sestao). Grabatua eta pintura
- MARÍA TREJO CALDERÓN (Portugalete). ArgazkigintzaErakusketa martxan jarri da, Covid-19 prebenitzeko beharrezkoak diren segurtasun eta higiene neurriak betez. Beraz, instalazioetara maskararekin sartu beharko da, eskuak hidrogelarekin garbitu beharko dira eta erakusketa jarriko den ekipamendu bakoitzean ezarritako edukiera mantendu beharko da.   Urrian, erakusketari buruzko bideo batzuk zabalduko dira Gazteria udal-zerbitzuetako sare sozialetan, erakundeen arteko programa hau ezagutarazteko, bai eta bisitatu ahal izango diren obrak eta horien egileak ere. LANKIDETZA GAZTERIA ALORREAN
Azken urteotan, Ezkerraldeko udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak Udal Gaztedi  estrategia garatu dute. Udal Gaztedik Bizkaiko gazteei zuzendurik dauden emantzipaziorako ekimenak bideratzeko ekintza estrategia globalak sustatzea du xede, bai eta autonomia, gizarteratzea, berdintasuna, parte-hartzea, elkartasuna, identitate kulturala eta mugikortasuna bultzatzea ere; beraz, eskualdeko hitzarmenak dituzte jarduera desberdinak garatu ahal izateko. Esparru horretan, Ezkerraldea Gaztedi izeneko kontraste-foro teknikoa sortu da ezkerraldeko udalerrietan, gure eskualdean gazteen emantzipazioa sustatzen duten zerbitzuak, proiektuak eta jarduerak koordinatzeko, eta esparru horretan dago Ezkerraldean Gazte Artea.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak