Ondare bildumen hedapen digitala (Online)

Ondare bildumen hedapen digitala (Online)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

asmoz.org

Noiz

18/05/2020-etik 12/06/2020-era

LABURPENAKultura-ondarearen digitalizazioak bide berriak ireki ditu hainbat kultura-erakundetan gordetako ondare-bildumak zabaltzeko. Azken urteetan, gizarte-inguruneek bildumak ezagutarazteko erabiltzen dituzten hedapen-modu batzuk aztertu eta finkatu dira. Ikastaroan azalduko dira erabili diren estrategiak, gizarte-baliabideen ezaugarri nagusiak, edukiak eta mezuak baliabide horietara nola egokitu behar diren jakiteko. HELBURUAK- Ikasleak bilduma digitalak ezagutzera emateko eta horiek gizarte-baliabideetan zabaltzeko estrategia bat diseinatzeko bide nagusiak zein diren ikasiko du. EGITARAUA1. Sarrera.
2. Eduki digitaletara sartzeko ataria. Tipologia eta diseinua.
3. Beste hedabide batzuk: kokapena eta gizarte baliabideak.
4. Gizarte inguruneetako presentzia planifikatzea.
5. Hedabide nagusiak: ezaugarriak eta zabalkunderako erabilgarritasuna.
6. Edukien berrerabilpena sustatzea. Herritarrentzako bildumak.
7. Ondorioa. HARTZAILEAK- Ahal dela, ondare-bildumekin lan egiten dutenak edo funts horiek zabaltzeko eta kultura zabaltzeko interesa dutenak. EBALUAZIOAEbaluazio testak eta ikastaroan planteatzen den azken ariketa gainditzea. TITULUAIkastaroa bukatuta, ikasleak UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak emandako ziurtagiria eskuratuko du. Deskontuak

% 15eko deskontuak Asmoz Fundazioko ikasle ohientzat, Eusko Ikaskuntzako bazkideentzat eta elkargoko kideentzat, akordioekin. % 20ko deskontuak langabetuentzat.

Eskatu deskontu-kupoia asmoz@asmoz. org helbideanIrakaslea José Luis Bueren Gómez-Acebo

Espainiako Liburutegi Nazionalaren zuzendaritza teknikoa. Filologia Hispanikoan lizentziatua eta liburutegi-kudeaketako sistema integratuetan eta ondare-bildumen digitalizazioan aditua

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak