Bilbao BBK Live UDA 2020 (edizio berezia online)

Bilbao BBK Live UDA 2020 (edizio berezia online)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.bilbaobbklive.com

Noiz

09/07/2020-etik 11/07/2020-era

Duela aste gutxi baieztatu zen Bilbao BBK Live 2020 jaialdiko kartela hurrengo urtera atzeratuko zela osasun-larrialdia zela-eta. Orain, udan sartu berri garelarik eta krisialdiaren eragina apurka-apurka ahultzen ari dela kontuan izanik, gero eta zailagoa da urte oso bat egon behar izatea Kobetamendira igo gabe; horregatik, edizio berezi hau iragartzen du antolakuntzak, mendian bizitzen den esperientzia erreproduzitzeko asmoz. Bilbao BBK Live UDA ideia batean oinarrituta dago: ezin baduzue Kobetamendira igo, zuen etxeetaraino eramango dute mendia. Jaialdia izango zen egunetan, hau da, uztailaren 9an, 10ean eta 11n, Kobetaseko agertokiak zabalduko dira zerrendako sei artistarentzat; laster iragarriko da zein diren sei artista horiek. Guzti-guztiek egun horretarako berariaz diseinatutako ikuskizunak eskainiko dituzte eta, natura bete-betean izango direnez, Basoa gunean egongo bagina bezala sentituko gara, ilunabarrean saio bat entzuten, Arraiz mendiko igoeran behi eta zaldien ondoan ibiltzen, edo egunsentian hiriaren ikuspegiari begira eta Lasai guneko soinu iradokitzaileak entzuten. Urtero milaka eta milaka bisitari etortzen dira munduko txoko guztietatik; horrela, bada, aurtengoan Bilbao BBK Live jaialdiaren edukiera mugagabea izango da, eta nahi adina tokitatik disfrutatu ahal izango da. Guztira 12 musika-ordu izango dira hiru gauetan eta, zuzeneko kontzertuez gain, jaialdiaren hamalau edizioetan izan diren baina orain arte sekula argitaratu ez diren emanaldi historikoak ere eskainiko dira. Uztailaren 8an, 9an eta 10ean, hau da, osteguna, ostirala eta larunbatean, 21:00etatik aurrera izango dira emanaldiak, www. bilbaobbklive. com webgunean eta jaialdiaren YouTubeko kanalean. Honako hauen laguntzari esker egin ahal izango da hori guztia: Bilboko Udala, BBK fundazioa, San Miguel, Beefater, Firestone eta Red Bull. Emanaldi horrekin batera, Bilbao BBK Live jaialdiaren 2021eko ediziorako sarrerak salgai jarriko dira; artista hauek baieztatuta dira jada: The Killers, Pet Shop Boys, Bad Bunny, Bicep Live, Bomba Estéreo, Caribou, FKA twigs, Fontains D. C. , Meute, Supergrass, El Columpio Asesino eta León Benavente, eta gehiago ere iragarriko dira laster. BILBAO BBK LIVE UDA2020ko uztailaren 9an, 10ean eta 11nwww. bilbaobbklive. com#bilbaobbkliveBILBAO BBK LIVE 20212021eko uztailaren 8an, 9an eta 10eanKobetamendi, BilboTHE KILLERS 
PET SHOP BOYS 
BAD BUNNYBICEP live
BOMBA ESTÉREO
CARIBOU
FKA twigs
SUPERGRASSAMORANTE
CARIÑO
CHICO BLANCO
EL COLUMPIO ASESINO
FONTAINES D. C.
LEÓN BENAVENTE
MARÍA JOSÉ LLERGO
MEUTE
MOSES SUMNEY
OMAGO
SLOWTHAI
THE MURDER CAPITAL
TINARIWEN
TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO
XABI BANDINISarrerak salgai uztailaren 9tik aurrera, www. bilbaobbklive. com webgunean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak