Azkena Rock Festival 2024 (osteguna)

Azkena Rock Festival 2024 (osteguna)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.vitoria-gasteiz.org

Non

Mendizabala

Noiz

20/06/2024

Azkena Rock Festival 2024. Ordutegiak:18:00 Ateak irekitzea

GOD eszenatokia:

- 19:05 BRIGADE LOCO
- 21:10 TY SEGALL
- 23:35 JANE’S ADDICTION

RESPECT eszenatokia:

- 18:15 TXOPET
- 20:05 WHISPERING SONS
- 22:30 TARQUE & LA ASOCIACIÓN DEL RIFF0
- 1:00 BONAFIDE

TRASHVILLE eremua:

- 20:15 OLD TIME SPOOKS
- 22:30 LOS SÍREX
- 01:00 UKELELE JOE Y SUS HULA SHAKERS
- 02:00 ELOY RB

 

Kontzertuen inguruan:

Azkena Rock Festival ostegunean hasiko da, kultuko talde garrantzitsuenetako batekin: Jane’s Addiction. Haien atzetik Ty Segall eklektikoaren txanda izango da; musikari ipurterrea izaki, ez dio inolako beldurrik generoak fusionatzeari. Era berean, Carlos Tarque gaztelaniaz kantatzen duen rock-abeslari onenetako baten taldea ere arituko da, hau da,Tarque & La Asociación del Riff. Bonafideren hard rocka, Pontus Snibb guitar hero suediarra buru. Whispering Sons taldearen post punk belgikarra, eta euskal rock alternatiboaren ordezkari izango dira Brigade Loco eta Txopet.

Trashvilleri dagokionez, Trashvillen gertatzen dena Trashvillen geratzen den aretoko eszenatoki estalian Los Sírex taldearen txanda izango da, ‘Si yo tuviera una escoba’ ereserki ezagunaren egileen txanda. Horiekin batera, Ukelele Joe y Sus Hula Shakers taldearen punk rock, garage eta surf erritmo frenetikoak, eta Old Time Spooksen ikuskizuna, folk instrumentu tradizionalekin uztartutako B serieko beldurrezko film batetik ateratako modukoa. Gauari amaiera Eloy R. B. DJk emango dio. Hiriko autobusen zerbitzu berezia:

Mendizabalara iristeko garraio publikoaren erabilera sustatzeko helburuarekin Mendizabalera Autobus Zerbitzu Berezia egongo da.

Zirkulazioa eta aparkatzea arautzen dituen bandoa:

Azkena Rock jaialdiak jende ugari bilduko du Mendizabalan. Bertaratzen direnen joan-etorrien segurtasuna bermatze aldera, Lasarteko atearen zati handi bat trafikorako itxita egongo da, jaialdia bera zuzen garatzeko ardatz garrantzitsua baita. Halaber, jaialdiaren inguru horietara ez hurbiltzeko eta beste kale batzuetatik joateko gomendatzen zaie gidariei. Informazio gehiago: Zirkulazioa arautzeko bandoa ARF jaialdiaren ondorioz.

Gehiago jakiteko: jaialdiaren webgune ofiziala

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak