Arabako Antzinako Musika Astea 2020

Arabako Antzinako Musika Astea 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

arabapress.eus

Noiz

05/09/2020-etik 12/09/2020-era

- Arabako Antzinako Musika Astea 2020: egitaraua (pdf)Arabako Antzinako Musika Astearen XXXVIII. edizioak hemengo bertako, nazioko eta nazioarteko artisten eta taldeen 8 kontzertu eskainiko ditu aurten, zeinek iragandako mendeetako konposizio eta musika tresnak erakutsiko baitituzte, proposamen klasiko eta berritzaileen bidez. Programa irailaren 5etik 12ra gauzatuko da Gasteizen, Laudion, Murgian eta Bernedon. Gainera, lehenbizikoz, “astean” jarduera osagarriak ere izango dira. Vital Fundazioarekin egindako lankidetza akordioari esker, aurten, eta osasun arrazoiak direla medio, Gasteizko kontzerturako sarrerak (eta jarduera osagarrietarako sarrerak) doan eskuratu ahal izango dira erakundearen webgunean (www. fundacionvital. eus), edo haren egoitzan (Aiztogile kalea 24, Kordoi Etxea) abuztuaren 31tik aurrera, errezitaldi bakoitzaren eguneko 14:00ak arte. Lurraldean egingo diren hiru kontzertuetarako ez da behar aurrez sarrerarik hartzerik; sartzen utziko da baimendutako leku kopurua bete arte. Hona hemen kontzertuak:- Irailaren 5ean, 19:30ean, Laudioko kasinoan.
- Irailaren 6an, 19:30ean, Murgiako Done Mikel elizan
- Irailaren 7an eta 8an, 20:15ean, Gasteizko Done Petri elizan
- Irailaren 9an, 10ean eta 11n, 20:15ean, Gasteizko Santa Maria Katedralean
- Irailaren 12an, 19:30ean, Bernedoko elizanHona hemen egingo diren jarduera osagarriak:Irailaren 7an, 12:30ean, Gasteizko Done Petri elizan. - Kontzertu pedagogikoa: Musika tresnak, konpositoreak eta obrak. Irailaren 8an, 12:30ean, Gasteizko Done Petri elizan. - Entsegu ireki iruzkindua, galderak egiteko aukerarekin. Irailaren 9an, 19:30ean, Santa Maria Katedralean. - Konferentzia, Carlos Menaren eskutik. Irailaren 10ean, Santa Maria Katedralean. - Jesus Guridi Kontserbatorioko ikasleen kontzertua. Ordua oraindik zehaztu gabe.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak