"Soziolinguistika Hiztegi Txikia II: motibazioa"

"Soziolinguistika Hiztegi Txikia II: motibazioa"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

oihaneder.eus

Non

Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)

Noiz

25/02/2020-etik 26/05/2020-era

Oihaneder Euskararen Etxeak  Soziolinguistika hiztegi txikia izeneko ikastaroaren bigarren edizioa eskainiko du otsailetik maiatzera bitartean. Seigarren urtea dugu UEUrekin batera euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzen duten ikastaroak antolatzen dituguna. 2020. urte honetan HIZNET, Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dugu, eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu diegu. Antolatzaileok uste dugu oso garrantzitsua dela ikertzaile berriei plaza ematea, eta beren lanen zabalkundea egitea; beraz aukeraketa bat egin, gaika antolatu eta “Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa” ikastaroa osatu dugu gai hauetan interesa duten ikasle, irakasle, eta, oro har, komunitate euskatzaleari eskaintzeko. Otsailetik maiatzera, lau saiotan antolatuta (motibazioa, jarrera, testuingurua eta aktibazioa), gure hizkuntzaren normalizazioan eragiten duten zortzi gakoren inguruan hausnartzeko aukera ezin hobea izango dugu, beraz. Saioak hileko azken astearteetan izango dira 19:00etatik 20:30era bitartean. Ikastaroari hasiera emateko Urtzi Arrieta Archilla eta Lander Muñagorri Garmendia izango ditugu, motibazioaren bueltako honako lan hauek aurkezten:- Urtzi Arrieta Archilla_Euskararekiko motibazioak
- Lander Muñagorri Garmendia_Zergatik kantatu euskaraz?Gaian interesa daukan edozeini zuzendutako hitzaldiak dira, eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea:- Saio honetan izena emateko (10 €).
- Ikastaro osoan izena emateko (24 €).
- Gasteizko Udalaren diru-laguntza deialdia

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak