Zineforuma: "Transfariana, un monstruo grande"

Zineforuma: "Transfariana, un monstruo grande"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

urnieta.eus

Non

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea

Noiz

21/09/2024

“Transfariana, un monstruo grande”
Joris Lachaise (Kolonbia, Frantzia, 2023)Gehitu Kolektiboak ematen duen “Sebastiane Latino Sariaren” 2023ko irabazlea. Sari honek, LGTBIQA+ pertsonen balioak eta errealitatea islatzen dituen urteko LGTBI zinema latinoaren estreinaldirik onena aitortzen du. Epaimahaia, Gehituko bazkidez eta gonbidatutako epaimahaikide bereziz ostzen da eta Donostiako Zinemaldian banatzen da urtero. Laura, sexu transgeneroko langile ohia da, eta 52 urteko kartzela-zigorra du. Bogotako Pikotan, Jaison ezagutuko du, 14 urte preso daramatzan gerrillako komandante eta bozeramailea. Ezkongai-aldi labur baten ondoren, bikoteak ezkontzea erabakitzen du. Harreman heretiko horrek FARCeko burkideak haserretzen ditu eta  komandanteei taldetik kanpo uzteko eskatzen diete. Hala ere, buruzagiek, Habanako bake-akordioen negoziazioan murgilduta daude eta ezkontza bedeinkatzea eta LGBTIQA+ eskubideen aldeko borrokan aliatu izatea erabakitzen dute. Proiekzioaren ondoren, LGTBIQA+ kolektiboko aktibista batek Kolonbiako kolektiboaren egungo egoera partekatuko du publikoarekin. Zuzendaria: JORIS LACHAISE
Jatorrizko hizkuntza: Gaztelania
Argazkiak: Joris Lachaise
Edizioa: Jérémy Gravayat, Joris Lachaise
Soinua: Julia Rostagni
Musika: Bertrand Wolff
Ekoizpena: Raphaèle Dumas, Guillermo Quintero, Line Peyron
Partehatzaileak: Laura Katalina Zamora, Jaison Murillo Pachón, Daniela “Lulú” Maldonado Salamanca, Máximo Castellanos Peña, Yurani Muñoz Ríos

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak