DanbolinFest 2024

DanbolinFest 2024

Gertaeraren datuak

Non

Plaza

Noiz

11/05/2024

DanbolinFest jaialdia maiatzaren 11n egingo da aurten, larunbatarekin. Danbolin Musika eta Dantza Eskolak urtero antolatzen du jaialdi hori, beti garai honetan. Instrumentuko eta dantzako ikasleak kalejiran joango dira herrian barrena, musika-eskolatik abiatuta. Herriko Plazan bukatuko dute kalejira eta han abestu eta dantzatu egingo dute, ikus-entzuleen laguntzarekin. Ondoren, urteroko bazkaria egingo dute plazan bertan eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek eta, bazkalondoan, karaokea izango da. Hau izango da egitaraua:- 12:00 Kalejira, instrumentuko eta dantzako ikasleekin
- 13:30 «Abestu eta dantzatu gurekin» ekitaldia
- Ondoren, bazkaria
- 17:00 Karaokea

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak