EHZ 2024 - Euskal Herria Zuzenean (Arberatze): egitaraua

EHZ 2024 - Euskal Herria Zuzenean (Arberatze): egitaraua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

eitb.eus

Noiz

28/06/2024-etik 30/06/2024-era

EHZ festibala ekainaren 28, 29 eta 30ean ospatuko dute aurten, lehen aldiz Arberatze herrian, Donapaleutik 5 km eskasera, eta antolatzaileek programazio osoa iragarri dute gaur, asteartearekin. Orain arte iragarritako taldeei beste hainbat batu dizkiete, hala nola Auhen, Broken Brothers Band, Tshegue, Meule, RTZ Kolektiboa, Gorka Urbizu, Vox Low, Ezezez, Bloñ eta Ü. Gainera, eztabaida eta hitzaldien programa ere aurreratu dute, eta hizpide hartuko dituzte, besteak beste, festibalen eta musikagintzaren ereduak, Palestinako egoera, laborarien mobilizazioak…- Ostiralean, hilak 28:Pentzeko agertoki nagusiak arituko dira Janus Lester, Sei Sega, Auhen, Pelax, Tshegue, Bananas, Belako, Benizze eta Meule. Plazan, berriz, doan, Euskabaret eta Broken Brothers Brass Band. - Larunbatean, hilak 29:Kartel oparoak kontzertu hauek iragartzen ditu Pentzerako: Libe, Karma, Haira, RTZ Kolektiboa, Gorka Urbizu, Harat, Su Ta Gar, Kimule, Lysistrata, Nakar, Süne, Ke Lepo eta Vox Low. Plazan, gainera, afrikar dantzen tailerra, bertso musikatuak, Seguime (Cie ZeC zirku eta musika konpainia), Zabala, Otonaia, Gaitamik, Anari, Punttu Kakotx eta Buuzbu izango dira. - Igandean, hilak 30:Pentzean hau da proposamena: Octopussy, Rüdiger, Katoum, Vincen García, Ezezez, Bloñ, Ü eta Old School Funky Family. Plazan, berriz, honako hauek arituko dira: Gaitero eta Ziganteak, Amoba eskolako orkestra, Munhogain, Seguime (Cie ZeC), Beethoven, Euskorleans, Cie Par Allèles, Pantzo Man Show, Cocanha, DJ Reimy eta Raimundo el Canastero. Larunbat-igandeetan, Haurren Xokoa izango da, eta hiru egunetan eztabaida eta hitzaldiak izango dira, gai hauen inguruan hausnartzeko: Palestinako egoera, Europako paktua eta immigrazio legea, laborarien urte hastapeneko mobilizazioak, festibal eta musikagintzaren eredua, Ertzaintza eta teknologia berrien erabilpena. Gainera, Marrazkirri erakusketa eta euskararen jakintza orokor batzuk jasotzeko eskolak ere egongo dira. Jaialdian laguntzaile izan nahi dutenek ostatuan, zirkulazioan, janaria prestatzen, segurtasuna zaintzen…) izena emateko aukera dute dagoeneko, webgunean, eta hiru eguneko bonoak 60 euroan eros daitezke. Jaialdian bertan, 65 euroan izango dira hiru eguneko sarrerak, ostiral-larunbatetakoak 25 euroan eta igandekoak igandekoa 19an. Hiru eguneko sarrera dutenek akanpalekuak lo egiteko aurkera izango dute, urririk.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak