"MAHAIA"

"MAHAIA"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

salarekalde.bizkaia.net

Non

Rekalde Aretoa

Noiz

25/06/2020-etik 30/08/2020-era

COVID-19 protokoloa, Rekalde Aretoan. MAHAIA,  Alexandra Baurès eta François Loustauk komisariotutako ikusizko arteen proiektu bat da eta Rekalde Aretoak, La Caracolak eta La Maison-ek antolatu dute. MAHAIA LA CONCORDANTE (Bat datorren mahaia) Yves Chaudouët  artistarekin batera diseintutako mugaz gaindiko mahai bat da. Zortzi metroko diametroa duen eta hiru zati berdinetan banatua dagoen mahai biribila da. Heren bakoitza, probintzia bakoitzeko erakusketa gune batean aurkeztuko da: Rekalde aretoko ezkaratzean (Bilbon), Hiriartea / Ziudadelako Labean ( Iruñean) eta Bolborategian (Baionan). MAHAIA, Alizée Armet, Carolina Otamendi, Eriz Moreno eta Sandra Cadenas artista gazteei egindako gonbidapena ere bada. MAHAIAk agerian jartzen ditu elkartzeko prozesua eta artistikoki, fisikoki, espazialki, bai eta mentalki ere konektatzeko nahia. Euskadi-Nafarroa-Akitania berria euro-eskualdeko laguntza jasotzen du. Laguntzaileak: Iruñeako Udala, Baionako Udala, Le département 64, Fundación Caja Navarra, Huarte Zentroa, l’Institut Français Bilbao & l’Institut Cultural Basque.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak