Inguratzen duen egoera soziala eta politikoa modu zentzuzko, garratz eta burutsuan irudikatzen du Tormesko Itsumutilak; are gehiago, eleberri gutxi dira halako moduan egiten dutenak. Lazarok bidaia bat hasiko du, bai fisikoa eta bai iniziatikoa, Espainia loriatsu, eder, bikain, atsekabetu, beldurti eta doilortu batean. Baina, berekin dakarrela dirudien itxurako atsekabea gorabehera, komedia arina, freskoa eta barrez lehertzekoa da. Komedia ganberroa, eta arnasbiderik ematen ez duena, eta, ezartzen denean, gogoetari eta pentsamendu kritikoari bidea ematen diona. Hilo Producciones
Hilo Producciones konpainia Santanderren jaio zen, 2008an, Begoña Garcíaren eskutik, Estatuko hainbat konpainiatan 20 urteko baino gehiagoko esperientzia hartu eta gero. Abentura horretan, Sandro Cordero du bidelagun, alderdi artistikoaren arduraduna, muntaia enblematikoenen egile, zuzendari eta aktore moduan. Antzerki-testu klasikoen berrikuspena egitearen alde egin dute hasieratik, egile handiak egungo ikus-entzuleei gerturatzeko helburua izanda.
Ipar Eszena Bidea 2024: "Anónimo. La vida de Lazarillo de Tormes y de sus fortunas y adversidades"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
escenanorte.com
Non
Meatzari Aretoa
Noiz
23/11/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.