Etxean egiteko ariketa fisiko proposamena (2.astea)

Etxean egiteko ariketa fisiko proposamena (2.astea)
#etxeangeratzennaiz Etxean egiteko ariketa fisiko proposamena (2. astea)

Jarduera fisikoa etxean 2020·03·25

Zer moduz pasa den asteko proposamenekin?   Hemen dituzue Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzuko kideok aste honetarako sortu ditugun proposamen berriak. Mugikortasun eta luzaketa ariketak gehitu ditugu aste honetarako eta datozen asteei begira, proposamen berriak sortzen ari gara. Oraingoan, ariketen exekuzioa ikusteko bideoez gain, ariketen laburpen taula bat ere izango duzue.   Proposamen berriak sortu eta zabaltzen joango gara eta gogoratu, izan dezakezuen edozein zalantza gurekin kontsultatu dezakezuela.   Hemen uzten dizkizuegu, 2. aste honetan egin ditzakezuen zirkuitu ezberdinak:   4. Proposamena - Mugikortasun ariketak Bideoa / Taula 5. Proposamena - Luzaketa ariketak Bideoa  6. Proposamena - Indar ariketak Bideoa / Taula 7. Proposamena - Indar ariketak Bideoa / Taula   Gogoratu pasa den asteko proposamenak ere burutzen jarraitu dezakezuela!!    #nietxeangeratzennaiz baina, geldi ez!