Rubén Amón, Guillermo Altares, Rosa Belmonte, Sergio del Molino eta Isabel Vázquez: "La Cultureta Gran Reserva"

Rubén Amón, Guillermo Altares, Rosa Belmonte, Sergio del Molino eta Isabel Vázquez: "La Cultureta Gran Reserva"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.jabilbao.com

Non

Sociedad Filarmónica de Bilbao

Noiz

08/10/2020

Ja! Bilbao 2020 - Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia2014an, Onda Cerok kulturari lotutako atal bat zuen "La Brújula"-n. Ostiral gauetan, Carlos Alsina, Ruben Amon, Manuel Jabois eta etsipenez oroitzen dugun David Gistau irratsaio-kideek serieak eta liburuak izaten zituzten hizpide, "La Cultureta" saio autoparodikoan. Irrati komertzial batean kultur programazioa sartzea benetako erronka izan zen. Alabaina, Onda Cerok irratsaioa mantendu du, eta irratsaio-kideak eta jatorrizko programaren izena aldatu baditu ere —"Más de uno" da orain, eta Carlos Alsinak zuzentzen du—, nortasun-seinale berak ditu —Woody Allen, Mary Beard, Mafia, Holokaustoa, trenak—. Gainera, gero eta jarraitzaile gehiago ditu, jaialdia tartean. Hasiera batean, "La Cultureta" toki ezkutuetatik igortzen zen—Moriarty-rengandik ihesi—; sekula ez, ordea, jaialdi hau bezain leku exotiko batetik. "Erreserba handiko" edizio honetan, gurekin egongo dira "ustez kultur adituak" diren Guillermo Altares, Rosa Belmonte, Sergio del Molino eta Isabel Vázquez, eta, haien buruan, "Amon aita". Ekialdiaren ostean, liburuak sinatzea. Gonbidapenarekin. Sakatu hemen. Gehienez bi, pertsona bakoitzeko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak