Bisita gidatua: "La masacre de Bucha"

Bisita gidatua: "La masacre de Bucha"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

Okendo Kultur Etxea

Noiz

16/04/2024

Bucha hiria, Kievetik oso gertu, Errusiako indarrek Ukrainaren inbasioan egindako ankerkerien sinboloetako bat bezala pasako da historiara. Santi Palaciosen argazki-saiakerak errusiar tropak irten eta berehala sortutako sentsazioak eta irudiak jasotzen ditu, gerraren egunerokotasunaren izugarrikeria atzematen du eta gatazkaren hondamena eta krudelkeria transmititzen. Gainera, heriotza inguratzen duen bakardadea erakusten du. Santi Palacios Luis Valtueña Nazioarteko Sariko finalista izan zen 2022an, eta bere saileko argazkietako bati Ortega y Gasset saria eman zioten. Sonda Internacional-eko sortzaileetako bat eta zuzendaria da: irudi bidezko kazetaritzan esperientzia handia duena. Bere lanari egindako errekonozimenduen zerrenda luzean agertzen da World Press Photo sari bat edo ANIGPren Fotokazetaritzako Sari Nazionala, bi urtez jarraian, beste askoren artean. Lekuak mugatuak. Beharrezkoa izen-ematea: lankidetza@donostia. eus / 943481471. 26º Premio Internacional Luis Valtueña-Fotografía Humanitaria erakusketarekin lotutako ekitaldia.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak