"No sin mis huesos & Kintsugi"

"No sin mis huesos & Kintsugi"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

donostiakultura.eus/

Non

Victoria Eugenia Antzokia

Noiz

14/02/2020

Dantza elementu elkartzaile, lotura eta idealen defendatzaile gisa. Dantza sufia –Haya Nagila– eta espainiar dantza tradizionala dira gure iragana berpizteko bide, eta kultura kristauak, arabeak eta judutarrak Mediterraneoan utzitako ondarea erakusten digute. Iragan historikoa orainarekin lotzeko helburuz, Iron Skulls Co-k XXI. mendean garrantzi nabarmena hartu duten hainbat estiloren inguruan eratu du bere ikuskizun berria. Dantza urbanoek, contact-ak eta Butoh-ak bat egiten dute No sin mis huesos honetan, eta ikuskizun paregabea osatzen dute, bidaia bat iraganera oraina interpretatu ahal izateko.

Kintsugi du izena urrea erabiliz objektuak konpontzeko XV. mendeko teknika japoniar batek, zeinaren filosofiaren arabera, arrakalak eta konponketak objektu baten historiaren parte baitira eta ez baitira ezkutatu behar. Objektua edertu behar dute, agerian utziz eraldaketa eta iragana. Hizkuntza berrietan eta higiduraren mugetan interesaturik, Iron Skulls Co teknikaren, edertasunaren eta inperfekzioaren arteko loturaren bila abiatzen dira boskote gisa, dantzaren bitartez.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak