Sra. Polaroiska: "Consejo de sabias"

Sra. Polaroiska: "Consejo de sabias"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

azkunazentroa.eus

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

02/07/2020

Artista AZ kideak diren Sra. Polaroiskako kideak azken urteetan garatzen ari diren lan-ildoaren harian, genero-ikuspegitik erreferenteak sortzen eta ahalduntzen aritu dira bereziki, eta, orain, kolektibo artistikoak Jakintsuen kontseilua zikloa proposatzen digu. Sei topaketako zikloa adineko emakumeekin, hainbat esparrutako profesionalak guztiak: antropologoak, fisikariak, idazleak, ingeniariak, biologoak, musikagileak, zinegileak, artistak, poetak, irakasleak, ile-apaintzaileak, jostunak, erizainak, bizizaleak. . . Elkarrizketa-sorta baten bidez, emakume horiek euren bizitzako eta laneko esperientziak helaraziko eta partekatuko dizkigute, erreferente bihurtzeko moduan. Jakinduria biltzeko eta partekatzeko proposamen bat da. Antolaketa intimo eta atsegin baten bidez, Sra. Polaroiskak proposatu duen esperientzian, konplizitatea eta estimua jakintza eskualdatzeko tresna dira. Saio bakoitzean, gonbidatuaren araberako leitmotiv bat dago -edari edo janari bat-, esate baterako, egoskinak, teak, infusioak, edabeak, pastak eta askariak, etxeetan eta aretoetan betidanik egin izan diren bilerei ohore eginez, horietan aholkuak eta jakintzak partekatzen baitziren. Formula horrekin, artistek azpikoz gora irauli nahi dute bilera eta espazio horiek baliogabetzeko eta mespretxatzeko joera; berreskuratu egin nahi dituzte, eta esparru publikora zabaldu, era horretan euren balioa aldarrikatuz. Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek eratzen dute SRA. POLAROISKA kolektibo artistikoa. Beren obrak zinema esperimentala, ekintzako artea, eta sorkuntza eszenikoa eta koreografikoa ditu ardatz. 2017an Gure Artea saria irabazi zuten, sorkuntzan egindako jarduerarengatik, eta nazioarteko arte-zentro eta jaialdi askotan erakutsi dituzte beren pieza eszenikoak eta ikus-entzunezkoak: Artium Museoa, Reina Sofía Museoa, Guggenheim Museoa, Stockholmeko Cervantes Institutua, Manchester, Parisko Festival des Cinémas Différents, Casa Encendida, Bilbao Arte Fundazioa, eta abar.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak