Gasteizko 2024ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan. Celso Giménezek bakarka osatu duen lehen lana da, alde batera utzita La Tristura konpainiako kide gisa egindako lana, bai eta La Veronal, El conde de Torrefiel eta Mucha Muchacha konpainiekin egindako beste lankidetza batzuk ere.
Alabaina, pieza hau ez dago La Tristuraren zenbait lanen (esaterako Renacimiento, CINE. . . ) oinarri tematiko eta formaletatik urrun; izan ere, horietan bezala, lan honen nahia azken aldiko gure historia politikoko gertaerei heltzea da, hizkuntza eszenikoaren ikerlan sakon bat proposatuz, oraina estuki lotzen duten puntuen bila, baina gai horiek jorratzeko baliatu ohi diren alderdi estetikoetatik urrunduz.
Agertokian, hiru neska gure aurrean, istorio fantastiko bat kontatzen. . . Fantastikoa, bai. . . baina batzuetan egiazkoa ematen duena. Dantzan ari dira hiru neskak, dantzan eta barre batean. Galderak datozkigu: Zergatik gaude kirioetatik hain ahul? Zergatik egiten digu min ia denak? Nondik datorkigu bizitzeko beldur ikaragarria? Zer zerikusi du gure azken aldiko Historiak horrekin guztiarekin?
Azken aldiko Historiaz hitz egitea 100 urte atzera begiratzea da, agian zertxobait laburrago. Herri honen zaurien zauria Gerra Zibila da, sendatzetik oso urrun dagoen zauria. Artistak: Belén Martí Lluch, Natalia Fernandes, Teresa Garzón
Egilea: Celso Gímenez
Zuzendaritza: Celso Giménez
Eszenografia-diseinua eta jantziak: Marcos Morau
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Las niñas zombi"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.vitoria-gasteiz.org
Non
Félix Petite Antzokia
Noiz
04/12/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.