Kike Amonarriz: " Euskararen bidegurutzetik"

Kike Amonarriz: " Euskararen bidegurutzetik"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

oihaneder.eus/

Non

Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)

Noiz

12/11/2020

Oihaneder Euskarararen Etxearen ibilbidea hasi zen egunean bertan, irekiera ekitaldian, alegia, bertan izan genuen Kike Amonarriz. Eta bost urte luze hauetan, arrazoi bat ala bestea medio, ezinbesteko bisitaria izan da etxe honetan urterik urte. Gaurkoan bere lan berria aurkeztera etorriko da, eta ziur beti bezain interesgarriak izango direla bere euskararen gaineko hausnarketak. “Euskararen panorama guztiz aldatu da urte gutxitan, munduan zehar hizkuntzen egoera aldatzen ari delako, teknologia berriek inork uste ez zituen errealitateak ekarri dituelako, eta belaunaldi berriek bestelako pentsaera eta izaera dakartelako. Horren aurrean, euskararen biziberritzea bilatzen dugunok pentsatu beharra daukagu nondik jo, nola ekin, orain arteko bideak eman beharrekoa eman duelakoan. Aurrera begira, berriz, ikuspegi kontraesankorra suma dezakegu; faktore batzuei begira, inoiz baino egoera hobean dago euskara (inoiz baino hiztun gehiago, prestatuagoa, alfabetatuak, hizkuntza ere modernitatera egokiturik…), baina beste alderdi batzuei erreparatuz gero galtzeko arriskua ere inoiz baino larriagoa izan liteke (ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea gero eta handiagoa, gazte askoren motibazio falta, globalizazioaren eragin hazkorra…). Horra, bada, euskararen bidegurutzea, Kike Amonarrizek bere urtetako eskarmentu eta jakintzaz argitua”. OHARRAK:- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak