Adriana Bilbao flamenko koreografo eta dantzariak pieza berri bat estreinatuko du Muxikebarrik koproduzituta. Artista bilbotarraren talentua bat egingo du Beñat Achiary musikari esperimentala eta Raul Corredor gitarra-jolearekin. ‘Maitasunak’ Joxean Artze, Itxaro Borda, García Lorca, San Juan de la Cruz, Teresa de Ávila edo Bernard Manciet poeta handien lanetan eta kultur tradizioan oinarritzen da. Maitasunaz eta eszenografia goxoz baliatuta dantzatutako testuak eta abestiak. Maitasun inozenteenetik pasionalenetara, obsesiboenetara eta espiritualenetara doan ibilbidea. Fitxa artistikoa:- Egilea, zuzendaria eta antzezlea: Adriana Bilbao
- Abeslaria: Beñat Achiary
- Gitarrista: Raúl Corredor
"Maitasunak"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
berriz.eus
Non
Berrizko Kultur Etxea
Noiz
14/12/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.