"Errimak bi oinetan"

"Errimak bi oinetan"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Durangoko Udala

Non

Landako eskola

Noiz

04/07/2020

Uda Kulturaz Blai 2020: Durangoko kultur egitaraua eta babes eta segurtasun neurriak. Errimak Oinetan proiektuaren bertsio berritua. Berriz ere bertsolaritzaren oinarriak eta funtsa dantzara ekartzeko asmoz. Lehen ikuskizunean gaien aniztasunak zuen garrantzia. Bigarren honetan, baina, testuinguru ezberdinetan gai bakoitzak duena lantzen da, saioa aldi oro bihurtzen delako ezberdin, testuinguruak eta gaiak aldi oro aldatzen direlako. Gai bera, dantza molde bera, ezberdin gauzatzen delako bertso-afari baten eta udako saio baten testuinguruan. Eta testuinguru berean, tabernako bertso-poteoan, gai guztiak ez direlako modu berean gauzatzen. Haatikek bertsolari batek bere saioari ekin baino lehen aurrean izan ohi duen amildegi berean jarri nahi ditu dantzariak. Une horri aurre egiteko tresna ezberdinak bilatu eta bitartekoak haien eskura jarriz, inprobisazioaren jardunean aritzeko kodigoak ezarri eta bat-bateko konposiziora iristea ahalbidetuz. Fitxa- Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide
- Koreografia: Talde sorkuntza
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Nagore Zabala
- Aurkezlea eta gai jartzailea: Unai Elizasu
- Bertsoak: Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez. . .
- Musika: Igelaren Banda (Bixente Martinez, gitarrak eta zuzendaritza; Amaiur Cajaraville, kontrabaxua; Hasier Oleaga, bateria)
- Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo, Anne Jauregi
- Grabaketa: Azkarate Estudioak, Jonan Fernandez
- Jantziak: Ramon García
- Karteleko argazkia eta kartelaren diseinua: Iurre Aranburu

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak