"Musika Eskola Irekia" zikloa

"Musika Eskola Irekia" zikloa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

getxo.eus/

Non

Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa

Noiz

21/10/2020-etik 05/01/2021-era

Ludwig van Beethoven izango da “Musika Eskola Irekia” zikloaren ardatz nagusia. Andrés Isasi Musika Eskolak eta Kultur Etxeak abian jarritako ekimen horren helburua musikaren arloko gai eta pertsona esanguratsuak herritarrei hurbiltzea da. Programa asteazkenean, urriak 21, hasi eta urtarrilaren 5era arte zabalduko da. Ekitaldi guztiak Muxikebarri zentroan izango dira eta horien bitartez, musikari eta konpositore alemaniar handiaren bizitza eta lana ezagutzera emateaz gain, beste arte mota batzuekiko loturak sortuko dira, adibidez zinea edota bertsolaritzarekin. Zikloaren saio guztietarako sarrerak salgai daude Kultur Etxearen ohiko saltokietan. Ekimen honetan bidaide izango dira Mercedes Albaina-Cuarteto Kabuki; Cuarteto Quiroga; Impromptu; Miguel Ituarte; Joseba Beristain; Andoni Egaña eta Xabier Lizaso; Euskal Herriko gazte orkestra.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak