IZEN-EMATEA BETETA DAGO. Zer da fotoliburu bat?
"Foliburua artelana da berez, edukia eta edukitzailea. Haren irakurketak ahalmena duartistaren lanarekin berehalako intimitate iraunkorra sortzeko, esperientzia intelektualzein ukimenezkoa. "- Gabriela Cendoya.
Tailer honek zure fotolibururako kontzeptu bati forma ematen irakatsiko dizu, maketatzeko teknikak eta materialak esploratuz. Irudien kontzeptua, ideia edo diskurtsoa liburuaren materialtasunarekin nola lotu ikusiko dugu fotoliburu batzuen analisiaren bidez. Era berean, ariketa praktikoak egingo ditugu, irudiak liburura nola eraman erakusteko eta haien materialtasuna eta sekuentziazioa aztertzeko.
Ani Chkhartishvili Georgian jaio zen 2001ean. Nerabezaroan, gero eta interes handiagoa zuen mundu artistikoarekiko, 2017an Espainiara etorri ondoren. Han, lehenik Gasteizen ezarri zen, eta, gero, 2020an, Bilbora lekualdatu zen. Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan, Sorkuntza eta Diseinuko ikasketen azken urtean murgilduta dago. Unibertsitateko karrera hasi zuenetik, Anik argazkigintzan oinarritu zuen bere praktika. Karreraren lehen bi urteetan, proiektu pertsonaletan, erretratuetan eta kaleko argazkigintzan aritu zen. Bere ikuspegi esperimentatiboak argazkigintzaren irudia eta aukerak aztertu ditu teknika mistoen esparruan. Bere lana Gasteizko hainbat erakusketa-aretotan erakutsi da, eta Bertako Artista Saria jaso du Fotoarte Argazki Lehiaketan (2023) eta Gazte Arte 2023/24 Saria. Tailerra doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Izena eman eta joaterik ez baduzu, mesedez, abisatu zure plaza libre uzteko interesatuta dagoen beste pertsona batentzat. Artistak: Ani Chkhartshvili
Foto Arte 2024: Aktibitateen programa
Lantegia: Introducción al fotolibro: conceptualización, narrativa visual y diseño. IZEN-EMATEA BETETA.
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.vitoria-gasteiz.org
Non
El Pilar Gizarte Etxea
Noiz
25/05/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.