Zumaiako San Pedro Jaiak 2020

Zumaiako San Pedro Jaiak 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Zumaiako Udala

Noiz

27/06/2020-etik 29/06/2020-era

- Zumaiako kultur emanaldietarako jarraibideakBereziak izango dira aurtengo sanpedroak: uda honetan ere kultur ekitaldiek hartuko dituzte Zumaiako kaleak, baina arduraz eta elkartasunez jokatu eta osasuna zainduz halabeharrez. Hain juxtu San Pedro jaiekin hasiko gara ohitura berriak hartzen: gonbidapenak hartu beharko dira bezperan, distantzia gorde, eserita egon une oro, maskara jarri. . . Baina hori bai, eguraldiak laguntzen duenetan Beheko plazan izango dira ekitaldiak (eta bestela, Zumaienan)Kultur emanaldietarako jarraibideak

Emanaldi bakoitzeko gonbidapenak Turismo Bulegoan, ekitaldiaren bezperan (egunero 10:00-14:00 eta 15:00-19:00). Helduen ekitaldietarako pertsonako 2 gonbidapen gehienez; haurrei zuzendutako ekitaldientzat, berriz, pertsonako 4.


Leku mugatuak, erabiliko dituzuen gonbidapenak soilik hartu mesedez.

Kultur emanaldietan bertan hainbat arau bete beharko dituzte ikusleek:


- Leku mugatuak izango dira ekitaldietan, indarrean dagoen araudiaren arabera
- Pertsonen arteko distantziak gorde beharko dira
- Maskara jantzita edukitzea beharrezkoa izango da
- Garaiz etorri, jende pilaketak saihesteko. Banan-banan esertzeko denbora beharko da
- Sartzean adieraziko zaizue non eseri: helduen emanaldietan, banaka; haurren ekitaldietan, gehienez 4 lagun elkarrekin
- Une oro norbere tokian eserita egon beharko da emanaldia amaitu arte Egitaraua: Sanpedroak 2020

- Ekainak 27, larunbata

09:00 Zumaiako Musika Eskolako dultzaineroekin goiz soinua

18:00 Beheko plazan antzerkia haurrentzat: Azken balea, Tomaxen abenturak

- Ekainak 28, igandea

09:00 Zumaiako Musika Eskolako eta Tolosako dultzaineroekin goiz soinuak

10:00 Kalejira Trikitxasekin

13:00 Beheko plazan jotak: Voces Navarras

17:00 Aita Marin zinea haurrentzat: Turuleka oiloa

19:30 Beheko plazan ZUMB Big Band

- Ekainak 29 SAN PEDRO EGUNA

09:00 Tolosako dultzaineroekin goiz soinua

11:00 Parrokian meza abestua San Pedro abesbatzarekin

13:00 Beheko plazan ZUMB: pasodobleak formatu txikian

17:00 Aita Marin zinea haurrentzat: Turuleka oiloa

19:30 Beheko plazan kontzertua: TikTara

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak