"Kamera aurreko interpretazioa" ikastaroa, Itsaso Polekin

"Kamera aurreko interpretazioa" ikastaroa, Itsaso Polekin

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.utopiangetxo.com

Noiz

12/07/2024-etik 21/07/2024-era

"Ezagutza gehituz" ikastaroaren bosgarren edizioa. "Ezagutza Gehituz" ekimenaren bosgarren edizio honetako ikastaroen helburua konexio berriak egitea da, sorkuntzan begirada berriak sortzeko. Hala, antzerki-pedagogiaren atala finkatu nahi da, sortzaileei tresnak emateko, beren filmatzeak, antzerki-obren entseguak edo dantza-entseguak uztartu ahal izateko zuzendaritza eszenikoan hasi berri diren ume zein gazteei ikastetxeetan klaseak ematearekin. Atal pedagogiko honen helburu nagusia da klaseetan sortzailearen pertsonalitateari gehitzen zaion teknika bat transmititzea. "Ezagutza Gehituz V" ekimenaren bidez askotariko espezialitateetan tresnak eta ezagutzak partekatu nahi dira, une honetan jardunean dauden Arte Eszenikoetako profesionalen eskutik. Gure sektorean hizkuntza berrietan izandako aurrerapenak eraman gaitu aurten beste begirada batzuk sorraraziko dituzten konexioak egiten lagunduko diguten ikastaroak proposatzera. KAMERA AURREKO INTERPRETAZIOA IKASTAORA, ITSASO POLEKINZEIN DA TAILERRAREN HELBURUA? 

Tailerraren helburua eszena bat muntatzea da, testua, ekintzak eta pertsonaien motibazioak lantzearen bitartez. Hala, interpretazio naturalista, organikoa eta erritmoduna garatzea da helburu. Halaber, xehetasunen, keinuen eta begiraden garrantzia landuko da, horietaz baliatuz, sinesgarritasuna emango baitzaio interpretazioari eta kamera aurrean ikusten denari. Tailerra bukatu ondoren, parte-hartzaileek landu duten sekuentzia filmatzeko edo erakusteko prest izango dute.

ZER LANDUKO DA?

Tailer honetan zuzenean eszenak landuko dira. Hasieran, testuaren analisia eta pertsonaien analisi organikoa egingo da. Eszenak aztertu ondoren, entseatzera pasako dira parte-hartzaileak, horrek eszenak osatzen lagunduko baitu. Entseguak parte-hartzaile bakoitzaren beharretara egokituko dira. Hau da, hainbat interpretazio-teknikatatik datozen ariketen bidez egingo da lan, aktore bakoitzaren blokeo edo/eta beharren arabera. Hala, bakoitzak gehien garatu behar dituen puntuak aztertu eta aurkituko dira. Egun ezberdinetan banatzen diren entseguen bitartez, pixkanaka-pixkanaka landuko da pertsonaien mundu emozionala bai eta interpretazio zehatza, naturala eta organikoa lortzeko eszena ere. Ikasturtearen amaieran eszenak grabatuko dira eta material gordina eskuratzeko aukera emango da. DATAK: Uztailaren 12tik 21era. *Atseden egun bat zehazteko dago. ORDUTEGIA: 10:30-14:30 eta 16:00-19:00. 65 ordu guztira. NORI DAGO ZUZENDUA? Kameraren aurrean esperientzia izan duten aktoreei (bai maila profesionalean bai amateur mailan). Kameraren aurrean interpretazio-ikasketak egiten dituzten aktoreei, bai eta antzeko tailerren bat egin dutenei. PREZIOA: 250 €. *IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: EKAINAK 28. ITSASO POLArte Eszenikoak eta Ikus-entzuneko Komunikazioa izeneko gradu bikoitzean graduatu zen Madrilgo Nebrija Unibertsitatean. 2016an Londreseko Regent’s Universityn bukatu zituen bere ikasketak. 2017an, zinema-zuzendaritza ikastaroa egin zuen Madrilen, Septima Ars eskolan. Unibertsitatean ikasten zuen bitartean, gidoilari eta zuzendari gisa hartu zuen parte zenbait film laburretan. Antzerki munduan nabarmena da Virgen obran zuzendari gisa egin zuen lana. Obra hori unibertsitateak emandako sorkuntza beka bati esker egin zen eta Madrilgo Juan Carlos I Unibertsitateko XIII. Antzerki laginerako aukeratu zuten. 2016an Complete film laburra filmatu zuen eta Londreseko BASKFEST Jaialdirako aukeratu zuten. 2018an Caja de Cerillas film laburra filmatu zuen zine eskolako amaierako proiektu gisa. Ondoren, film laburra Madrilgo PNR Zinema Jaialdiaren 27. Edizioan aukeratu zuten, “Femmes” sailean. 2019an, casting munduan hasi zen lanean, Arantza Vélez, Paula Cámara eta Flor eta Txabe casting zuzendarien laguntzaile gisa, gaur egunera arte. Hala, fikziozko zinema- eta sail-proiektuetan hartu zuen parte, hala nola Valle de Sombras (2024), Zorras (2023), La Desconocida (2023), Valeria (2023), As Bestas (2022), La Consagración de la Primavera (2022), Cerdita (2022), Intimidad (2021), Antidisturbios (2020) eta abar. 2022an AITA film laburra filmatu zuen, filma oraindik ikusgarri dago eta Psicurt, Enkarzine, ICOFF eta Lublin Film Festival jaialdietan aukeratu dute. 2023an, laster ikusgarri egongo den Descartadas las opciones más sencillas film laburraren casting-zuzendari eta produktore-exekutibo gisa lan egin du. Informazio gehiago

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak