"Bitxiak"

"Bitxiak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

eidedesign.eus

Non

Ensanche Eraikina

Noiz

08/10/2020

BITXIAK EIDEk antolatu duen ekintza berri bat da, Bilboko Udaletxearen eta Bilbao 700 fundazioaren eskutik, “Plan Bilbao Aurrera” egitasmoaren zati gisa. Jarduera hau elkarrizketa batzuetan oinarritzen da, non ekintza bakoitzean pare bat profesionalek euren artean hitz egingo duten. Pertsona hauek belaunaldi eta diziplina ezberdinetakoak izango dira, eta hala, gure iragan, orainaldi eta etorkizunaren artean espazio komun eta dibergente bat sortuko da, modu honetan artea, animazioa, ilustrazioa edota diseinu grafikoa bezelako diziplina sortzaileetan zubi bat eraikiz. Urte amaiera arte antolatu dituzten hiru elkarrizketen lehenengoa kartelen inguruan izango da. Kike Infamek moderatua, Bittor Allendek (Paradox) eta Higinia Garayek hartuko dute parte. Lehenengo honek kolorea eman zion 80ko hamarkadari bere kartelekin, eta azkenak gure gizartearekiko konpromezua erakusten du bere lanean. Bilboko “Ensanche” eraikineko Atrioan izango da, urriak 8n, ostegunean, 19:30etatik 20:30etara. COVID-19ak eragindako osasun-krisiak behartzen gaituen murrizketak direla eta, lekuaren edukiera mugatua da, eta elkarrizketara etorri ahal izateko aurrez aurretik izen-ematea beharrezkoa da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak