"Aitzaga Kultur Elkartea 30 urtez hegaldian"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
usurbilkultura.eus
Non
Sutegi Aretoa
Noiz
22/05/2024-etik 01/06/2024-era
Aitzagaren urteurrena ospatzen ari dira urtea hasi zenetik. Ekimen ugari burutu badituzte ere, azken 30 urte hauetan egindakoa erakusketa batean islatzea pentsatu dute. Horretarako bi astez Sutegiko erakusketa gela, irekieratik gaur egun arte bizitakoaren erakusleiho bihurtu nahiko lukete. Bertan egin diren ekimen, dinamika, bazkari, kirol txapelketa, ekitaldi politiko. . . ikusteko aukera emango dute. Urte luzez bizi izandakoa aurkituko da erakusketa honetan.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.