"Ez erre itzultzailearen apunteak - 'Berbelitzen hiztegia', Anjel Lertxundik sortua" solasaldia

"Ez erre itzultzailearen apunteak - 'Berbelitzen hiztegia', Anjel Lertxundik sortua" solasaldia

Gertaeraren datuak

Antolatu du

eizie.eus

Noiz

01/10/2024

Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren bueltan, itzultzaileak eta itzulpengintza izango ditugu hizpide urriaren 1ean, Donostian. Anjel Lertxundiren liburu argitaratu berrian (Berbelitzen hiztegia, Alberdania 2024), Berbelitz itzultzailea da protagonista. Haren apunte, hausnarketa, poz eta nekeetatik abiaturik, Interrailean joango gara itzulpengintzaz eta itzulpenez gehien idatzi duen euskal idazlearekin, aitortza egin nahi baitio EIZIEk. Eibarretik Varsoviara, Errenteriatik Vienara, Tolosatik Sienara. . . , hamaika geltoki zeharkatuko ditugu, motxilan liburu mordoska hartuta. Bidaideak: Anjel Lertxundi, Idoia Santamaría eta Juan Garzia. Noiz: 2024ko urriaren 1ean (asteartea) - 19:00 - 20:30. Non: Tabakalera (Donostia) - Kutxa Fundazioa - Ruiz Balerdi aretoa (4. solairua).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak