"Gure Zirkua" (Orio)

"Gure Zirkua" (Orio)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

orio.eus

Non

Mendibeltz futbol-zelaiaren ondoko berdegunea

Noiz

17/07/2020-etik 30/08/2020-era

Iazko abuztuan egon zen Orion Iker Galarza aktorearen Gure Zirkua ikuskizuna, eta arrakasta handia izan zuen, saio guztietarako txartelak ahituta. Iker Galarzaren taldeak ikuskizuna berritu du aurten eta Orion emango ditu aurtengo udako saio guztiak, uztailaren 17an hasi eta abuztuaren bukaera arte.

Astean bost egunetan egingo dituzte emanaldiak, asteazkenetik igandera, eta saio bakarra izango da egunero, 19:00etan.

Zirkuaren karpa iazko toki berean instalatuko da: Mendibeltz futbol-zelaiaren ondoko berdegunean. Dagoeneko ari dira muntatzen eta han izango da abuztuaren bukaera arte. Ikuskizuna iazkoaren tankerakoa izango da, baina guztiz berria: esketx berriak, musika eta kanta berriak… Betiko zirkuaren izpiritua jasotzen du ikuskizunak, euskal publikoarentzat egokituta eta euskaraz.

Aurten, COVID-19ak sortutako osasun-krisia dela eta, karpa handiago bat instalatuko dute, ikusleen arteko distantziak zaindu ahal izateko. Iazko karpak, beraz, biltegian geratu behar izan du eta berri bat ekarri dute Portugaletik, dezentez handiagoa.

Sarrerak salgai uztailaren 6tik aurrera

Sarrerak internetez salduko dira uztailaren 6ko 9:00etatik aurrera, Gure Zirkuaren webgune berrian: www. gurezirkua. eus

Gure Zirkua egiten dutenek bideo bat prestatu dute, konfinamenduaren ondoren berriro agertokira azaltzeak sortzen dien emozioa azaltzeko eta jendea ikuskizun berria ikustera animatzeko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak