Edgar Moreauk munduko areto ospetsuenetan jardun du, hala nola New Yorkeko Carnegie Hall, Berlingo Filarmonikoa, Vienako Musikverein eta Konzerthaus eta beste. Musika-jaialdi ezagunetan ere parte hartu du: Verbier, Salzburgo, Gstaad, Colmar, Lugano. . . Bestetik, Edgar zenbait orkestrarekin batera aritu ohi da aldizka: Orchestra Nazionale di Santa Cecilia, London Symphony, London Philharmonia, Royal Philharmonic, Los Angeles Philharmonic, Philadelphia Orchestra eta abar.
1999an jaio zen, eta 7 urterekin hasi zen pianoa ikasten; geroago, Anne-Lise Gastaldirekin ikasi zuen, eta 2015ean Parisko Musika Kontserbatorio Nazionalean sartu zen. Epaimahaiaren Ohoreak jaso ondoren, Berlingo Barenboim-Said Akademie ikastegian sartu zen. Han, Sir Andras Schiffekin ikasi zuen, eta 2022an graduatu zen.
23/24 denboraldian, errezitaldi bat emango du Saint-Étienne opera-antzokian, eta ganbera-musikako kontzertuak Edgar anaiarekin, besteak beste, Gasteizen, Chaux-de-Fondsen (Suitza) eta Hong Kongen. Horretaz gain, Mairead Hickey biolinistarekin zenbait errezitaldi emango ditu West Corkeko Ganberako Musika Jaialdian. Artistak: Edgar Moreau, Jérémie MoreauEgitaraua:
- Schumann, Adagio & Allegro op. 70
- Strauss, Cello Sonata op. 6
- Grieg, Cello Sonata in A minor op. 36
Kontzertu handien Zikloa 2024: Edgar Moreau + Jérémie Moreau
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.vitoria-gasteiz.org
Non
Gasteizko Principal Antzokia
Noiz
30/05/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.