Punto de Vista 2020 - Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia

Punto de Vista 2020 - Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia

Gertaeraren datuak

Antolatu du

puntodevistafestival.com

Non

Baluarte Auditorioa

Noiz

02/03/2020-etik 07/03/2020-era

Punto de Vista jaialdiaren 14. edizioak berriro bilduko ditu ez-fikzioko zinemagintzako profesionalak eta zaleak. Jaialdiaren programazio proposamenak zazpi atal nagusitan antolatuko dira berriro, eta atal bakoitzaren edukiak jaialdia egin aurretik azalduko dira: Atal Ofiziala, Atzera begiradak, Dokbizia, Punto de Vista Labs, Foku Garaikideak, Ekitaldi Bereziak eta Hezkuntza Programa. Beste urtebetez, hurrengo edizioaren irudia Dani Sanchis diseinatzaileak sortu du. Haren kontzeptuak ideia ozeanikoa du ardatz, programazioaren zati batean presente egongo dena. Irudia osatzen duten hiru karteletan, honako elementu hauek aurki ditzakegu: urdina, pultsio gisa; ozeano berreraiki eta aztoratua; eta edertasun natural zatikatua. Hiru elementuok irudiaren sostengu dira, eta esplizitua den horretatik harago joatera gonbidatzen gaituzte. 15 herrialdetako 23 filmek osatzen dute Punto de Vista Jaialdiaren hamalaugarren edizioko sail ofiziala; aurtengo edizioa 2020ko martxoaren 2tik 7ra bitarte izango da, Iruñean, eta 23 film horietatik 5 luzeak dira eta 18, aldiz, film laburrak, jasotako mila inskripzioa baino gehiagoren artean aukeratuak. Hautatutako filmak honako herrialde hauetakoak dira: Estatu Batuak, Belgika, Brasil, Frantzia, Herbehereak, Portugal, Tunisia, Argentina, Egipto, Erresuma Batua, Espainia, Kolonbia, Libano, Siria eta Kurdistan. Sail Ofizialean, 10 programatan bilduko dira ikus-entzunezko hizkuntza garaikideen eta abangoardiakoen askotarikotasuna esploratzen duten filmak, hainbat gairen inguruan. Errepikatzen diren esplorazio eta gaien artean daude, besteak beste, familiaren historia berregiten ari diren zinemagile gazteek beren jatorria eta nortasuna bilatzea; ahots feministak belaunaldi aldaketatik eta sorkuntzaren aldaketatik hasi eta amaren herentziari buruzko eta aldarrikapen ekologistei buruzko hausnarketarekin bukatu, betiere ikuspegi feminista batetik begiratuta eta bereziki erreparatuta naturaren denborak eta dinamikak errespetatzeari.

Zinema garaikideko izen handiak aurki ditzakegu sail ofizialean: Lawrence Abu Hamdan, Ben Rivers, Éric Baudelaire, Lynne Sachs, Ana Vaz eta Laura Huertas Millán, besteak beste. Sail ofizialaren programazioa Nuria Cubas, Matías Piñeiro, María Palacios Cruz, Miguel Zozaya eta Garbiñe Ortegak prestatu dute.

3 film mundu osoan lehen aldiz estreinatuko dira, 2 film nazioartean lehen aldiz estreinatuko dira (jatorrizko herrialdetik kanpo proiektatzen den lehen aldia da) eta 12 film Espainian lehen aldiz estreinatuko dira; beraz, fikziozkoa ez den zinemari dagokionez, bai nazioan, bai nazioartean Punto de Vista funtsezko hitzordua dela berresten da.

2020ko PUNTO DE VISTA JAIALDIKO SAIL OFIZIALEKO FILMAK

1. “A Month of Single Frames”, Lynne Sachs, Barbara Hammer-ekin eta harentzat egina (AEB, 14').
2. “A Tongue Called Mother”, Eva Giolo (Belgika, 18'). Estreinaldia Espainian.
3. “Apiyemiyekî?”, Ana Vaz (Brasil/Frantzia/Herbehereak/Portugal, 28'). Estreinaldia Espainian.
4. “Apparition”, Ismaïl Bahri (Tunisia/Frantzia, 3'). Estreinaldia Espainian.
5. “Aquí y allá”, Melisa Liebenthal (Argentina/Frantzia, 21'). Estreinaldia Espainian.
6. “Avant d'oublier Héliopolis”, Valentin Noujaïm (Frantzia/Egipto, 23'). Nazioarteko estreinaldia.
7. “Cézanne”, Luke Fowler (Erresuma Batua /Frantzia, 6'). Estreinaldia Espainian.
8. “Early Years”, Morgan Quaintance (Erresuma Batua, 15'). Estreinaldia Espainian.
9. “He venido a leer la noche”, Manuel Fernández-Valdés (Espainia, 92').
10. “Jiíbie”, Laura Huertas Millán (Kolonbia/Frantzia, 25'). Estreinaldia Espainian.
11. “La espada me la ha regalado”, Miriam Martín (Espainia, 18'). Estreinaldia Espainian.
12. “Malembe”, Luis Arnías (Venezuela / AEB, 13’). Munduko estreinaldia.
13. “Ma?ni. Towards the Ocean, Towards the Shore”, Sky Hopinka (AEB, 80'). Nazioarteko estreinaldia.
14. “Notas, Encantaciones: Parte I”, Alexandra Cuesta (Ekuador, AEB, 19’). Munduko estreinaldia.
15. “Now, at last!”, Ben Rivers (Brasil/Erresuma Batua, 39').
16. “Once removed”, Lawrence Abu Hamdan (Libano, 29'). Estreinaldia Espainian.
17. “Overseas”, Sung-A Yoon (Belgika/Frantzia, 90'). Estreinaldia Espainian.
18. “Playback. Ensayo de una despedida”, Agustina Comedi (Argentina, 14’). Estreinaldia Espainian.
19. “Queen”, Kathryn Elkin (Erresuma Batua, 13').
20. “Reserve”, Gerard Ortín (Espainia, 27'). Munduko estreinaldia.
21. “Un film dramatique”, Éric Baudelaire (Frantzia, 114').
22. “Valdediós”, Elena Duque (Espainia, 3’).
23. “Who Is Afraid of Ideology?”, Marwa Arsanios (Libano/ Kurdistan/ Siria, 54’). Estreinaldia Espainian.


PUNTO DE VISTA JAIALDIAREN 14. EDIZIOKO SARIAK

Epaimahai Ofizialak sari hauek emango ditu:

? Punto de Vista Sari Nagusia film onenari, 10. 000 euroko sariarekin. Epaimahaiak Sail Ofizialeko film onenari emango dio saria, haren iraupena eta nazionalitatea gorabehera.

? Jean Vigo Saria zuzendaritza onenari, 5. 000 euroko sariarekin. Sari hau Jean Vigoren ohoretan ematen da, eta haren lanaren balio etikoak eta formalak hoberen ordezkatzen dituen Sail Ofizialeko filmak jasoko du.

? Film Labur Onenaren Saria, 3. 000 euroko sariarekin. 35 minutu edo gutxiagoko film onenak jasoko du saria.

Sari berezi hauek ere emango dira:

? Ikusleen Sari Berezia film onenari, 1. 650 euroko sariarekin.

? Gazteen Saria film onenari, 1. 500 euroko sariarekin.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak