Iturri Ondoan 2024: Debako uztaileko kultur egitaraua

Iturri Ondoan 2024: Debako uztaileko kultur egitaraua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

deba.eus/

Noiz

05/07/2024-etik 26/07/2024-era

Uztaileko ostiral guztietan 22:00etan: antzerkia, literatura, kontzertu akustikoa, bertsoak eta askoz gehiago Plaza Zaharrean, Iturri Ondoan programazioaren eskutikDebako Udalak iragarri du, aurten ere, uztaileko ostiral guztietan, Plaza Zaharra kontzertu eta kultur ikuskizun berezien erdigune bilakatuko dela herritar ororentzat. Iturri Ondoan proiektuaren barruan, euskaraz sortu eta pentsatutako hainbat kultur ekitaldi antolatu dira, egungo kultur erreferente nagusiak erakartzea eta herriko jendea bertako ekimenekin konektatzea helburu dutenak. Udaletik nabarmendu dute euskara dela kultur jarduera horien guztien oinarri eta arrazoi nagusi eta bakarra. Alazne Txurruka alkateak proiektu honen garrantzia azpimarratu du: "Aurten ere iturrira itzuli gara, uda betean gaudelako seinale argia. Gure herriko txoko berezi honetan garatzen den proiektu honek hamaikagarren edizioa lortu du. Urte hauetan ikuskizun ugariz gozatu dugu, dantza eta antzerkitik musika kontzertuetara. Aurten ere, hainbat ikuskizun ikusteko aukera izango dugu, guztiak euskaraz eta Plaza Zaharreko iturriaren alboan”. Programazioa:- Uztailak 5, ostirala, 22: 00etan: Borobil antzerki taldea: "Ali baba eta 40 lapurrak" antzerki ikuskizuna, zuzeneko musika duen obra dibertigarria.
- Uztailak 12, ostirala, 22: 00etan: Begiradak: Literatura, irudi eta musika emanaldia, sormenez betetako ekitaldi batean.
- Uztailak 19, ostirala, 22: 00etan: Olaia Inziarte: Kontzertu akustikoa. Bere musikak soinu tradizionalak eta abangoardista uztartzen ditu.
- Uztailak 26, ostirala, 22: 00etan: Bertso-saioa: Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka eta Maider Arregi, Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariekin. Ez galdu uda honetan Debako Plaza Zaharrean esperientzia kultural paregabeaz gozatzeko aukera!Hemen duzu "Iturri Ondoan" programazioa: deskargatu

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak