BIME Pro 2024

BIME Pro 2024

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.bilbao.eus

Noiz

29/10/2024-etik 31/10/2024-era

Euskalduna Bilbao jauregian izango dira, berriro ere, BIME Pro barruko jarduera profesionalak. Sektoreko eragile garrantzitsuak izango dira programazioaren kuradore, urriaren 29an hasi eta 31n bukatu, asteartetik ostegunera. Baieztatutako lehen izenen artean artista eta profesional bikainak daude, hala nola Scott Cohen, musikaren industriaren bilakaeran aitzindari eta gakoa, JKVXen CEOa; Albert Pla artista katalan polifazetikoa; sari ugari jaso dituen Errollyn Wallen konpositore britainiarra; Maria José Llergo artista, flamenkoan berritzaile eta Goya sari baten irabazlea; Andreas Katsambas, Chartmetric etxeko presidentea; Elijah, marketinean aditua, DJ eta sormen-zuzendaria Make The Tings etxean; Tamsi McLarty, idazlea eta Music Industry Therapist Collective (MITC) kolektiboaren sortzailea; Alexandra Lioutikoff, LATAM eta US Latin presidentea Universal Music Publishing etxean; eta Toni Segarra, sormen-zuzendaria eta bazkide sortzailea Alegre Roca etxean, XX. mendean Espainian izan den sortzaile onenetako bat. Fermin Muguruza euskal artista ezagunak ere hartuko du parte BIMEn; izan ere, aurten musikaren munduan 40 urte bete dituela ospatzen ari baita, beti bezala euskara eta euskaldunon nortasuna mundu osoan barrena ezagutarazita. Muguruzak solasaldi batean parte hartuko du: "Muguruza FM 40 Internazionala", Garbiñe Ubeda kazetari tolosarrarekin eta nazioarteko bi artistarekin batera: Tamer Nafar rapero, aktore eta aktibista palestinarra eta Malena D'Alessio rapero, aktibista eta konpositore argentinarra. Azken bi raperoak showcase programan ere arituko dira, BIME Live barruan. Solasaldia euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz izango da, aldibereko itzulpen-zerbitzuarekin, eta Muguruzaren ibilbidea aztertzeaz gain, musikak tresna politikotzat betetzen duen egitekoari eta mundu globalizatu honetan herrien kultur nortasunari buruz ere arituko dira. Informazio gehiago

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak