"María Antonia Proietti, italiar modeloa"

"María Antonia Proietti, italiar modeloa"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

arteederrenmuseoa.eus

Non

Arabako Arte Ederren Museoa

Noiz

15/05/2024-etik 26/01/2025-era

Ignacio Díaz Olano eta Fernando Amarica dira XIX. eta XX. mendeen arteko Arabako bi pintore garrantzitsuenak. Bi artistek pinturarako bokazioa eta adiskidetasuna partekatzen zuten, eta lagin txiki honetan ikusten dugun bezala, baita modelo bera ere beren lan batzuetan: María Antonia Proietti italiarra. Hura izan zen Ignacio Díaz Olanoren modelo nagusia, baina kabineteko lagin honetan ikus daiteke Fernando Amarica lagunak ere erretratatu zuela. Guztira, formatu txikiko zazpi obra dira, besteak beste, olio pinturak, pastel bat eta Amarikaren ikatz ziriz egindako marrazki ezezagun bat. Autore horrek Maria Angela Mancurti neskatoa ere erretratatu zuen, modeloaren alaba. Ignacio Díaz Olanok 1894an Erromara joan zenean ezagutu zuen Mª Antonia Proietti. Harreman profesionala eta pertsonala hasi zuten, eta Italiako hiriburuan bi urte eman ondoren, margolaria, modeloa eta haren alaba Gasteizera itzuli eta Gasteizen gizarteratuta bizi izan ziren. Olanoren estudioaren eta akademiaren kudeaketaz arduratu zen Proietti, eta, gainera, artistaren koadro enblematikoenetako batzuetarako posatzen jarraitu zuen, museoan Ignacio Díaz Olanori eskainitako areto iraunkorrean ikus dezakegunez. Ez dakigu Mª Antonia Proiettik noiz utzi zuen Gasteiz eta noiz itzuli zen Italiara, baina badirudi 1907 eta 1908 bitartean izan zela. - Erakusketaren liburuxka (pdf)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak