"24 ORDUZ DANTZAN. Maurizia Aldeiturriagaren omenez"

"24 ORDUZ DANTZAN. Maurizia Aldeiturriagaren omenez"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

24orduzdantzan.eus

Non

Bideluze plaza

Noiz

20/09/2024-etik 21/09/2024-era

Maurizia Aldeiturriagaren omenez, eta Ostadar Dantza Taldearen 40. urteurrena ospatuz, Beasaingo herria dantzan jarriko dute irailaren 20an eta 21ean, 20:00etatik aurrera, Bideluze plazan. 15 minutuko txandetan, musikari eta dantzari ezberdinek herria alaituko dute, etenik gabeko musika eta plaza dantzen kate bat osatuz: fandango eta arin-arinak, jauziak,…Beraien helburu nagusia ekitaldi herrikoi bat egitea da. Dantza egitea edo musika jotzea gustuko baduzu, hau da zure lekua. Ez izan lotsarik eta zatoz plazara!Ekitaldiaren inguruko zalantzarik baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, idatzi 24orduzdantzan@gmail. com emailera eta pozik erantzungo dizute.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak