"Del valle de Araiz a la Ciudadela de Pamplona", Juan Gorritiren erakusketa

"Del valle de Araiz a la Ciudadela de Pamplona", Juan Gorritiren erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es/

Non

Labea (Ziudadela)

Noiz

02/06/2020-etik 21/06/2020-era

Ziudadelako labeak Juan Gorriti artistaren Del valle de Araiz a la Ciudadela de Pamplona erakusketa hartuko du. Otsailaren 21etik martxoaren 29ra. Ziudadelako Labea eta lorategiak. Juan Gorriti Goldazarena Oderitzen jaio zen, Larraunen (Nafarroa) 1942an. Zurgina dela esaten du, baina eskultorea eta margolaria ere bada. “Nik ez dakit artea zer den”, horixe errepikatzen du behin eta berriz; bere hitzetan, “sentitzen” duena egiten baitu. Jorge Oteizari eta Remigio Mendibururi esker murgildu zen artearen munduan, eta dagoeneko bere lengoaia propioa sortu du. Baserritarra eta artzaina jaiotzez, egurrarekin egiten du lan, batez ere. “Laugarren dimentsioa” eta “Gorriti urdina” dira bere zigiluak, eta hainbat erakusketatan bere lanak ikusteko aukera eskaini du: Euskadi, Paris, Bartzelona, Madril, Alemania eta Galesen besteak beste. Azkenekoa. 2019ko ekainean, Araitz Bailaran, Aralarreko Mailopean, Azkuen, Gaztarri.
Eskulturak, margoek eta grabatuek osatzen dute bere obra. Lurrak, suak, euriak eta denborak bere lanetan parte hartzen dute. Gaur egun, Arriben (Nafarroa) bizi da. ARAIZ BAILARATIK IRUÑEKO GOTORLEKURA
2019ko ekainean Mailopean (Azkuen) aurkeztu zen erakusketako pieza nagusi batzuk iritsi dira Iruñeko Gotorlekura. Araitz bailarako aireak, haizeak, euri langarrak, udako beroak eta euri ondorengo lur lurrunduak laztandutako piezak dira ondoren aurkezten direnak.
Udako solztizioari hasiera eman zion erakusketa hark, Gaztarri hitzarekin izendatutakoak, honek aldiz badirudi neguaren amaiera ekarri nahi duela, udaberriko ekinokzioarekin amaituko baita erakusketa hau. Lurra esnatzeko dei gisara, Gotorlekuko kanpoaldean burutu da instalazio garrantzitsuena.
Cromlech handiak ehundik gorako zurezko pieza landuak ditu, denak desberdinak baina osotasun orekatu bat adierazten dute. Inguruan daude Gorritik egin duen sormen prozesutik jaiotako sorgin edota pertsonaiak: orain dela milaka urte bizi izan ziren gizaki haien itxuraz galdezka hasi zen egunaren emaitza gisa, betizu urdina lekuko lanetan kokaturik.
Bere bi enbor erraldoien gainean atseden hartuz, behia infinituaren esanahiz margotu du artistak; urdinez. Txikitako oroitzapenak urdin berdinera goratuz, denboraren atzaparretatik ihesi, maite duen askatasunaren osagai izateko.
Labean, isiltasunean eta gordeta dagoen espazio lasai batean, Cromlechak geure pentsamendu barne-barnekoetara garamatza. Uki ditzakegu piezak eta zur landuak dituen zuloetatik eskuak eta begirada pasa nahi badugu. Zirkulu barrutik edota kanpotik ikus dezakegu inguratzen gaituena, askatasunez bertan eta bertatik zehar mugituz, geuk erabakiz sortutakoaren aurrean, non kokatu eta nola izan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak