"El Chef"

"El Chef"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Oñatiko Udala

Non

Lazarragako lorategia

Noiz

05/07/2020

Oñatiko udako kultura agenda. SARRERAK: Doan. Aforoa mugatua izango denez, aurrez eskuratu behar izango dira www. oñati. eus eta Txokolateixian. OHARRA: egitarauak aldaketak izan ditzake. SEGURTASUN-NEURRI OROKORRAK:- Aulkietan eseri beharko da, pertsonen arteko distantzia errespetatzeko. Ikuskizun osoan eserita mantendu beharko da.
- Sarrera eta irteeretan aforoa kontrolatzeko eta pilaketak ekiditeko zaintzaileak egongo dira.
- Eskuen higienea bermatzeko sarrera guztietan egongo den gel desinfektatzailea erabili beharko da. SinopsiaZaporeak, usainak eta ehundurak frustrazioarekin, oroimenekin eta inoiz bete ez ziren itxaropenekin nahasten diren masterclass-a da El Chef. Gastronomiaren eta komediaren artean, Chef horrek bere trukuak eta dezepzioak, bere teknikak eta ilusioak, konpartituko ditu gurekin, aldi berean gure dastamena, gure usaimena eta drama ulertzeko dugun modua piztuz; balio duenak balio duela, eta balio ez duenak irakatsi egiten duela dioen esamoldea berretsiz. Izan ere, bizitza, sukaldearekin gertatzen den bezala, garratza izan daiteke, baina beti daukagu puntutxo gozoagoa bilatzeko aukera.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak