Museoen Nazioarteko Eguna 2020, Oiasso Erromatar Museoan

Museoen Nazioarteko Eguna 2020, Oiasso Erromatar Museoan

Gertaeraren datuak

Antolatu du

irun.org

Non

Oiasso Erromatar Museoa

Noiz

18/05/2020

Aurten ere, maiatzaren 18an ospatuko den Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Oiasso Erromatar Museoak, ICOM Museoen Nazioarteko Kontseiluak kudeatutako proposamena izanik. Kontseiluak kontuan hartu du museo-instalazioak publikoarentzat itxi direla eta baldintza horretara egokitu du 2020ko formatua; horretarako, jarduera digitalak bultzatu ditu Musoeoen Nazioarteko Egunaren balioak sustatzeko. Aurtengo gaia "berdintasunaren aldeko museoak: aniztasuna eta inklusioa" da. Museoen Nazioarteko Eguna2020ko Museoen Nazioarteko Eguna museoek eratzen dituzten komunitateek dituzten ikuspegi desberdinak elkartzeko topagune bihurtu nahi da, aurreiritziak identifikatu eta gainditzen laguntzen duten tresnen alde eginez, ez bakarrik erakusten diren objektuetan, baita bildumek kontatzen dituzten historiaren pasarteetan ere. Oiassok proposatutako tresna "Esku inklusiboak Oiassoko portuan" tailerra da. Bertan, familiak esku eta arrain formako aztarnak sortzera animatzen ditugu; izan ere, bi irudi horiek arkeologoen lana, elkartasuna, itsasoa, Oiassoko portua eta kultur trukea sinbolizatzen dituzte. Jendeak tailer xume honen emaitza info-oiassomuseo@irun. org helbide elektronikora bidali ahal izango digu, eta bere laguntzarekin erakusketa birtual bat sortuko dugu www. oiasso. com webgunean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak