Mugikortasun mugagabea Gipuzkoa barruan, astelehenetik aurrera indarrean izango den 2. fasean

Gipuzkoarekin batera Usurbil "deskonfinamenduaren" 2. fasean sartuko da. Fase berri honetan, mugarik gabe mugitu ahalko gara herrian eta Gipuzkoan barrena. Kirol jardueraren bat egin nahiz paseatzeko orain arte zeuden ordu tarteak desagertu egingo dira. Eta aldaketa gehiago ere bai. Ostalaritza guneen barrualdea irekitzeko baimena, 15 lagun arteko bilkurak egin ahal izatea. . . Lerrootan bildu ditugu, Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman berri dituen xehetasunak.