"I P A R R A G I R R E"

"I P A R R A G I R R E"

Gertaeraren datuak

Non

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea

Noiz

08/03/2020

200 URTEURRENEANIparragirre 1820an munduratu zen, beraz sortu zenetik 200 urte ospatuko dugu. Hori dela eta, bi kultur enpresa, Tanttaka teatroa eta Demode Quartet, eta Loraldia kultur elkartea elkartzen dira sormen-lana plazaratzeko asmoarekin, “IPARRAGIRRE, bihotzeko Jose Mari”KONTZERTU ESZENIKOASustatuko dugun sormena arte eszeniko eremuan kokatzen da. Teatro-lan honek kontzertu bat eskainiko du, Iparragirreren ekarpen musikala erdigunean kokatuko baitu. Bardoaren kantak moldaketa garaikidearen bidez aurkeztuko dira. Iparragirrek hamaika kanta bikain sortu zituen. Horietako asko bi mende ondoren herriak kantatzen ditu maiz. Horrez gain, batzuk ereserki bihurtu dira. Beraz, arlo musikalak leku nabarmena izango du. EMAKUMEAK, PROTAGONISTA. Dramaturgiari dagokionez, Iparragirreren bizitzan nabarmendu ziren emakumeak bilduko ditugu eta sormenaren protagonistak (ama, emaztea, Parisen ezagutu zuen sopranoa, Manuela, alabak…) izango dira. Emakume hauek Iparragirreren bizipenak ekarriko dituzte gogora eta euren begirada eskainiko digute. XIX. mendeko gizartea (gerra karlistak, emigrazioa, euskaltasuna…) islatuko da bardoaren bizi-pasarteak errepasatuz. Teatro-lanaren gidoiari dagokionez, emakumeek Iparragirreri bidalitako eskutitzek osatuko dute aktoreen testua. Fikziozko eskutitzak izango dira eta idazki guztien artean Urretxuko bardoaren biziaren puzzlea osatuko da. FITXA ARTISTIKOAEkoizpena: Tanttaka teatroa, Demode Quartet , Loraldia FestibalaZuzendaritza artistikoa: Fernando Bernues (Tanttaka Teatroa)Zuzendaritza musikala: Joli Pascualena (Demode Quartet)Testugileak: Aizpea Goenaga, Arantza Iturbe, IñigoLegorburuAktore-kantariak: Joli Pascualena, Ainara Ortega, Ane GabarainMusikaria: Angel UnzuKartelaren diseinua: Unai MolinaKomunikazioa   Amaia OcerinEkoizpen koordinazioa: Aitor Narbaiza/ Imanol Agirre.