Mungiako Jaiak 2024: ZETAK
Gertaeraren datuak
Antolatu du
mungia.eus
Non
Foruen plaza
Noiz
05/07/2024
2024ko Mungiako San Pedro Jaien barruan. Pello Reparazen eskutik sortu zen Zetak taldea, eta dagoeneko euskarazko musika elektronikoaren erreferentzia bilakatu da. Talde nafarrak Aaztiyen izeneko hirugarren diskoa kaleratu berri du. Lan berri honetan, tradizioa eszeptizismoarekin eta emozioekin uztartzen ditu, asmo probokatzaile argiarekin. Sonoritate berri bat ere aurkezten du Zetak, gure mugetatik haratago iristea bokazio duen unibertso kontzeptualarekin nahastuta. Aaztiyen beste inon sor ezin zitekeen diskoa da. Alde batetik, euskaraz pentsatua eta euskaraz aurkezteko landua delako, baina, gainera, proiektua Reparazen esperientzia, leku, ideia eta bizipen pertsonaletan oinarrituta dagoelako.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.