Et Incarnatus Orkestra: udako solstizioaren kontzertua

Et Incarnatus Orkestra: udako solstizioaren kontzertua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

tolosaldea.eus

Non

Iraolako Zuloa, Urkizu (Tolosa)

Noiz

22/06/2020

Urtero bezala Et Incarnatus orkestrak udako solstizioa dela eta natura betean ospatzen duen kontzertua ospatuko da. Kontzertua betiko tokian izango da eta benetan txokoak merezi duelakoan gaude. - Covid-a dela eta aurtengo kontzertuko ikusle kopurua mugatzera behartuta gaudenez, tokia erreserbatzeko aukera duzue ondorengo galdetegian. Maskara ematea eta osasun gomendioak jarraitzea eskatuko da.
- Maskara ematea eta osasun gomendioak jarraitzea eskatuko da. https://docs. google. com/forms/d/1_T8YjaTwh_hlUCUAZ5a6slJAmlsvhBo0-JLYgmI3Rkw/editBorondatezko dirulaguntza (10€) kontzertu sarreran kobratuko da. (16 urtez azpikoentzat doan. )Ohikoa den bezala amaieran izango da tripa berdintzeko zer jan eta edana bertaratzen zeratenontzat. Osasuna eta pakea!Iristeko era:Tolosatik oinez: Urkizura doazen bideak, Soldadu Kale eta San Esteban auzotik dute irteera. Behin Urkizun gaudela, Erniora doan bidea jarraituaz ez da galerarik telekomunikazio antenaren oinarrira iritsi arte. Autoz: Donostiatik autobidetik zatozela: Tolosako hirugarren sarreratik sartu eta Azpeitira doan karretera hartu. Hau hasi bezain pronto, bada eskubira Urkizu jartzen duen bidegurutzea. Ermita eta tabernak osatzen duten kaskotxoraino jarraitu eta hau pasa. Kamio hau jarraituaz, bertatik eskuinera irteten den bigarren pista hartu, hormigoizkoa hau. Telekomunikazio antenaren oinarrira eramango gaitu. Nahiz eta goien aparkatzeko lekua egon, Urkizutik oinez joatea da gomendagarriena.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak