"Gau Beltza formazio saioa 2024"

"Gau Beltza formazio saioa 2024"

Gertaeraren datuak

Noiz

25/09/2024

GAU BELTZAren inguruko doako online formazio saioa egingo du Euskaltzaleen Topaguneak irailaren 25ean. Formazio saioa Josu Ozaita antropologoak eta Mitxel Elortza irakasle eta idazleak emango dute. Arratsaldeko 18:30ean izango da eta edonori irekia dago. Euskaltzaleen Topaguneak GAU BELTZAren inguruko doako online formazio saioa egingo du irailean. Formazioa edonori irekia dago eta GAU BELTZA ospakizunaren inguruko ezagutzan sakontzea du helburu. Zer da Gau beltza? Zein jatorri du? Nola ospatzen da?Josu Ozaitak antroplogoak GAU BELTZAren jatorriaz hitz egingo du eta MITXEL ELORTZA irakasle eta idazleak, berriz, ospakizunaren inguruko balioetaz jardungo du. Online saioa irailaren 25ean egingo da, arratsaldeko 18:30. Ez da hau 2024ko GAU BELTZA sustatzeko Euskaltzaleen Topaguneak egingo duen ekimen bakarra. Ospakizunaren inguruko 8 bideo-motz sortu berri ditu mugimendu euskaltzaleak, GAU BELTZAk bere baitan biltzen dituen ezaugarri ezberdinak eta ospatzeko moduak ezagutzera emateko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak