Antzerki Sormen Laborategia 24/25
Gertaeraren datuak
Antolatu du
dinamoa.eus
Noiz
06/10/2024-etik 25/06/2025-era
"Berriro ere geure izatearen edukiontzia den hezurdurari erreparatzeko ordua iritsi dela sumatu dugu. Keinuak, gerturaketak, bihurguneak eta inpultsuak aktibatzeko garaia, nagiak mugimendu bihurtzeko parada. Antzerki Sormen Laborategia martxan da berriro eta irekita dago antzerkiaren bitartez eta gorputz espresioarekin sortu nahi duen edonorentzat. Gorputza da arte bizien muina eta arrazoia, gorputza eta honek berekin dakarren guztia: bere mugimendua, bere indarra, bere formak, bere adierak, bere kontraesanak, bere luzapenak, bere hustasunak, bere espazioak, bere bakardadeak eta bere kolektibitateak, bere ezkutukoak eta bere agerikoak. Arte bizi horien baitan biltzen dira antzerkia, dantza, zirkua, clowna eta bestelako hainbat proposamen eszeniko. Adierazpide guzti hauek arte plastikoekin, ikus arteekin eta idatzizkoekin nahasten diren lekuan hausten dira oholtzaren mugak. Sormen laborategi honetan antzerkia izango da bitartekoa eta helburua. Antzerkiaren zirrikituak, moduak, arnasak eta sekretuak ikasteko bideak urratzen hastea. Ekainera bitartean irudi eszenikoak sortzen, desegiten irakurtzen eta erabiltzen ikasten hasteko parada eskaintzen du laborategiak. Kontakizun propio nahiz kolektiboei gorputza eman eta gorputzari zer kontatu eskaini. Oholtzarekin, gorputzarekin, antzerkiarekin beste harreman modu bat nahi duen edonork dauka lekua laborategian, aurrez inoiz ibili gabea izanda ere". Dinamizatzailea: Xanti Agirrezabala. Hasiera-data: 2024eko urriaren 6tik. Amaiera-data: 2025ko ekainaren 25. Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa). Eguna eta ordua: asteazkenak (19:30-21:00). Matrikula-prezioa: 270€ (hileko 30€). Kultur Bonudunek, erretiratuek eta ikasleek 180€. Matrikula-epearen hasiera: 2024ko irailaren 6a. Matrikula-epearen bukaera: 2024ko irailaren 27a. Hona Antzerki Sormen Laborategiari buruzko informazio guztia jasotzen duen dokumentuaEman izena hemen
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.